Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko irailaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko uztailaren 1eko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko ardura duen Balorazio-Batzordearen kideak eta publiko egiten baita batzorde horren osaera (2026ko uztailaren 1eko Aginduak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzen ditu, eta dirulaguntzetarako deialdia egin).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 4162
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/23
- Argitaratze-data: 2026/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Ikusi da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira 2026ko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak, eta dirulaguntzetarako deialdia egiten baita.
Kontuan izan da aipatutako Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko Balorazio-Batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Balorazio-Batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Balorazio-Batzordeak kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak (hiru aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
Jon López Martín.
Garbiñe Ortega Postigo.
Juan Jose Elordi Bilbao.
Idazkaria: Ilazki Azaldegi Martinez (Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako teknikaria).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 23a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.