Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko irailaren 21ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, proiektu hauei dagokien espedientea artxibatzea erabakitzen duena: Aiarako eta Amurrioko udal-mugarteetako (Araba) «Proyecto Técnico Administrativo FV Igebelar Solar de 3,614 MWp» eta «Nuevo centro de seccionamiento (CS) denominado Igebelar Solar n.º 2471491, en el término municipal de Amurrio».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 4166
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/21
- Argitaratze-data: 2026/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Industria; Ingurumena
Testu legala
Espediente-zk.: 01 GE Y 202300046.
2023ko azaroaren 27an, Ventaja Solar 8 S.L. enpresak aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen Aiarako eta Amurrioko udalerrietan «Proyecto Técnico Administrativo FV Igebelar Solar de 3,614 MWp» eta «Nuevo centro de seccionamiento (CS) denominado Igebelar Solar n.º 2471491, en el término municipal de Amurrio» proiektuen instalaziorako.
2025eko ekainaren 13an, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariaren ebazpen baten bidez (2025eko abuztuaren 12ko EHAA, 151. zk., eta 2025eko abuztuaren 4ko ALHAO, 87. zk.), Aiarako eta Amurrioko udalerrietako (Araba) aurretiko administrazio-baimena eman zen «Proyecto Técnico Administrativo FV Igebelar Solar de 3,614 MWp» eta «Nuevo centro de seccionamiento (CS) denominado Igebelar Solar n.º 2471491, en el término municipal de Amurrio» proiektuen instalaziorako.
2026ko uztailaren 23an eta 2026ko abuztuaren 31n, Ventaja Solar 8 S.L.k 01GEY 202300046 administrazio-espedientea artxibatzeko eskatu zuen, proiektua izapidetzen jarraitu ahal izatea bideraezina zela ikusita, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean eta kontsulten izapidean ezarritako baldintzen ondorioz.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Espediente hau izapidetzean, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan (energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena), abenduaren 9ko 21/2013 Legean (ingurumen-ebaluazioari buruzkoa) eta abenduaren 9ko 10/2021 Legean (EAEko ingurumen-administrazioari buruzkoa) ezarritako aginduak bete dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluaren arabera, interesdunek atzera egin ahal izango dute beren eskaeran, edo, ordenamendu juridikoak debekatzen ez duenean, uko egin ahal izango diete beren eskubideei. Era berean, adierazten du Administrazioak erabat onartuko duela atzera egitea edo uko egitea, eta amaitutzat emango duela prozedura, salbu eta, prozeduran hirugarren interesdun batzuk agertu ondoren, horiek prozedura jarraitzeko eskatzen badute, atzera egitea edo uko egitea jakinarazi eta hamar eguneko epean.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariak
Ventaja Solar 8 S.L.k Aiarako eta Amurrioko udalerrietako (Araba) «Proyecto Técnico Administrativo FV Igebelar Solar de 3,614 MWp» eta «Nuevo centro de seccionamiento (CS) denominado Igebelar Solar n.º 2471491, en el término municipal de Amurrio» proiektuetarako aurkeztutako baimena artxibatzeko eskaera onartzea.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazio zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 21a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.