Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko irailaren 16koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena (48/2024/184 espedientea, I482024000046036 arau-hauste akta).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 191
  • Hurrenkera-zk.: 4125
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/09/16
  • Argitaratze-data: 2026/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2024ko uztailaren 23ko ebazpen baten bidez, Oca Instituto de Certificación Sociedad Limitada enpresari berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita bat (49.181) euroko zehapena jarri zitzaion, laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik. Arau-hauste hori Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.12 artikuluan tipifikatuta dago (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori). Aipatutako artikuluak hitzez hitz dioenez, arau-hauste oso astuntzat jotzen da hau: «Enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduten duten erakunde espezializatuek edo enpresen prebentzio-sistemaren ikuskaritza garatzen duten pertsonek edo erakundeek itundutako edo ikuskatutako enpresekin merkataritza- eta finantza-loturak edo bestelako loturaren bat izatea; lotura horiek beren jarduera-eremutik kanpo egongo dira, hala nola, prebentzio-prestakuntza garatzen edo egiaztatzen duten erakundeek beren osotasunean garatu gabeko jarduerak ziurtatzea».

Bigarrena. Ebazpen hori irmoa da 2026ko ekainaren 26tik.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak du espedienteaz arduratzeko eskumena, honako hauetan xedatutakoaren arabera: Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.1.e) artikulua; maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE), eta Laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluak (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Lege-arau horiek eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusirik, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Jarritako zehapen irmo horri buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuok:

Sozietatearen izena: Oca Instituto de Certificación Sociedad Limitada.

Zer sektoretan diharduen: saio eta analisi teknikoak.

Identifikazio fiskaleko zenbakia: B65341075.

Egoitza soziala: Vía de las dos Castillas (Edificio Oca Group) n.º 7, 28224, Pozuelo de Alarcón, 28224 (Madrid).

Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.12 artikulua (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori): «Enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduten duten erakunde espezializatuek edo enpresen prebentzio-sistemaren ikuskaritza garatzen duten pertsonek edo erakundeek itundutako edo ikuskatutako enpresekin merkataritza- eta finantza-loturak edo bestelako loturaren bat izatea; lotura horiek beren jarduera-eremutik kanpo egongo dira, hala nola, prebentzio-prestakuntza garatzen edo egiaztatzen duten erakundeek beren osotasunean garatu gabeko jarduerak ziurtatzea».

Zehapenaren zenbatekoa: berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita bat (49.181) euro.

Arau-haustearen aktaren eguna: 2024-05-23.

Zehapen-ebazpenaren eguna: 2024-07-23.

Zehapena irmo egin zen eguna: 2026-06-26.

Bigarrena. Agindua ematea argitaratzen diren datu horiek Laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorren erregistroan inskribatzeko, arestian aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.

Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 16a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik