Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko irailaren 16koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez Uraren Euskal Agentziaren esku uzten baitira uraren arloko eskumen jakin batzuk.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 191
  • Hurrenkera-zk.: 4126
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/09/16
  • Argitaratze-data: 2026/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoak, hauxe xedatzen du 9. artikuluaren 1. apartatuan: «Administrazio publikoetako organoek beste organo batzuei delegatu diezazkiekete beren eskumenak, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta hierarkikoki bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden organismo publikoak edo zuzenbide publikoko entitatean badira».

Euskal Herriko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.11 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari eskumen esklusiboa ematen dio arlo hauetan: ur-erabilerak, ubideak eta ureztatzeak, urok Euskal Herrian zehar soilik igarotzen badira.

Ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen 7. artikuluak, Uraren Euskal Agentziari, zuzenbide pribatuko ente publikoari, eginkizun hauek esleitzen dizkio, besteak beste, jabari publiko hidraulikoa babesteko egin beharrekoak egitea, bereziki, administrazioaren emakida eta baimenak ematea eta jabari publiko hidraulikoaren araudiarekin bat ez datorren arau-hausterik gertatzen den ala ez zaindu eta ikuskatzea.

Bestalde, lege-testu beraren 30.1 artikuluan ezartzen denez, uren eta kostaldeen arloko legeriari lotuta egongo da emakidak eta baimenak emateko araubidea.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren II. tituluko III. kapituluak (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartuta) Estatuko Abokatutzaren txostena eskatzen du zenbait artikulutan, jabari publiko hidraulikoko uren erabilera pribatiborako eskubidea emateari eta azkentzeari buruzko espedienteak izapidetzean.

Hauxe ondorioztatzen du Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiak 2026ko martxoaren 9an emandako legezko iritzi ez-nahitaezkoak Zerbitzu Zuzendaritza honek egindako kontsulta juridikoari emandako erantzunari buruz: administrazio-emakidaren xede diren ur-aprobetxamenduek Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroei eragiten dieten kasu berezietan, Estatuko Abokatutzaren txostena uren arloko eskumena duen saileko aholkularitza juridikoak egin beharko du (Uraren Euskal Agentzia erakunde publikoa unean-unean atxikitako saila).

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 10.1.n) artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari esleitzen dizkio «ur, ubide eta ureztatzeen» arloko egitekoak.

Era berean, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 2.c).1.3 artikuluan, berriz, sail horri atxikitzen zaio Uraren Euskal Agentzia sektore publikoaren entitatea.

Aipatutako 410/2024 Dekretuaren 5.1.b) artikuluaren arabera, Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio sailaren aholkularitza juridikoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5.3 artikuluetan ezarritako terminoetan.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 10. artikuluaren f) eta h) apartatuetan xedatutakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dituen azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin lotuta, Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza Agentziaren aholkularitza juridikoa kudeatzea dagokio, baita haren eskumeneko edozein gairi buruzko txosten juridikoak egitea ere.

Horrenbestez, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluak Uraren Euskal Agentziari ezartzen dizkion eginkizunak ikusita, uraren arloan duten espezializazioa eta ezagutza espezifikoa kontuan hartuta, administrazio-prozeduren eta, kudeaketako eta eraginkortasuneko jarduera materialen arrazionalizazio- eta arintasun-printzipioak aplikatuz baliabide publikoak esleitzean eta erabiltzean, Zerbitzu Zuzendaritza honek egoki ikusten du ebazpen honen xedapen-zatian zerrendatzen diren eginkizunak eskuordetzea.

Zerbitzuen zuzendariak ebazpen hau emateko eskumena du, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 7.h) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoagatik, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 20ko 40/2015 Legeak 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren esku uztea Estatuko Abokatutzaren txostena egiteko eskumena, zehazki, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren II. tituluko III. kapituluaren 2. eta 10. sekzioetako hainbat artikulutan aipatzen dena, 167. artikuluan jasotakoa izan ezik.

Bigarrena. Eskuordetza hau baliatuz ematen diren ekintzetan, espresuki adieraziko da hala emanak izan direla, eta organo eskuordetzaileak emandakotzat joko dira.

Hirugarrena. Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzak eskuordetutako eskumenak baliatzean egindako txostenen zerrenda egin eta organo eskuordetzaileari bidaliko dio urtero.

Laugarrena. Zerbitzuen zuzendariak edozein unetan baliogabetu ahal izango du ebazpen honetan aipatzen diren eskumenen eskuordetza. Baliogabetzeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bosgarrena. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren Zerbitzuen zuzendariak bereganatu ditzake ebazpen honek aipatzen duen eskuordetzan jasotako edozein gairen ardura eta ebazpena, hartara eragotzi gabe eskuordetzak iraun ahal izatea, espresuki aldatzen edo baliogabetzen ez den bitartean.

Seigarrena. Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25. artikuluaren arabera, eskumenak eskuordetzea eta eskuordetza errebokatzea modu iraunkorrean eta eskuragarri egon beharko dute sail edo organo eskuordetzailearen web-orrian, bai eta sail edo organo delegatuarenean ere.

Zazpigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

IŃAKI ALDEKOGARAI LABAKA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik