Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko ekainaren 29koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita «Pasaiako portura iristeko eta bertan sartzeko eraikuntza proiektua»ren eguneraketa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3135
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/06/29
- Argitaratze-data: 2026/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: ---
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak eta Pasaiako Portuak trenbide bidezko trafikoa areagotzeko eta errepideetan kamioien trafikoa minimizatzeko helburu partekatua dute, eta ondorioz, akordio batera iritsi dira Europatik Porturantz iristen diren bobinak trenbideak erabiliz Durangoraino eramateko; handik garraiatuko dira beren azken helmugetara.
Gaur egun, Euskotrenen Donostia Hendaia trenbidearen trazadura Pasaiako Portuko instalazioen ondotik igarotzen da, eta, beraz, aukera dago portuko instalazioetara iristea eta bertara sartzea ahalbidetuko lukeen trenbide konexio bat antolatzeko, gaur egungo Herrerako eta Pasaiako geltokien artean.
Egungo linea Pasaiako Portuko instalazioen ondotik igarotzen da sestra gaineko tarte batean, Herrerako lurpeko geltokiaren irteeraren eta N-1 errepide zaharraren azpiko tuneleko sarreraren artean. Tarte hori gutxi gorabehera 150 m luze da, eta konexiorako aukera ematen du. Balasto gaineko trenbidea da.
Bestalde, portuko trenbide sarean, hauek dira proiektu honen parte diren trenbideak:
Gune teknikora iristeko trenbidea: plaka gaineko trenbidea, 1. biltegiaren pareko gaur egungo topetik portuko gune teknikoko sarreraraino iristen dena, Pasaiako Portuko ibilbidearen paraleloan (N-1 zaharra) antolatutako trazadurarekin. Gutxi gorabehera 690 m luze da tarte hori.
Algeposaren nabera iristeko trenbidea: aurrekotik desbideratutako trenbidea, plaka gainean eta zabalera iberiarrean antolatua, aldi berean Buenavista kairantz desbideratzea ahalbidetzen duena. Gutxi gorabehera 380 m luze da tarte hori
Proiektuaren xedea da ETSren sare orokorra (Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca) Pasaiako Portuko egungo trenbide sarearekin lotzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak zehaztea, eraikuntza-proiektua eginez, eta sarearen tarte batean zabalera metrikoa eta nazioarteko zabalera ezartzea.
«Pasaiako portura iristeko eta bertan sartzeko eraikuntza proiektua» Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2023ko azaroaren 2ko Ebazpenaren bidez onartu zen eta 2023ko abenduaren 1eko EHAA-n argitaratu zen.
2026ko apirilean, proiektu horren eguneratze ekonomikoa egin da, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan inolako aldaketarik izan gabe.
Exekuzio materialaren aurrekontu berria bost milioi bostehun eta hirurogeita zazpi mila laurogeita sei euro eta hirurogeita hamasei zentimo da (5.567.086,76)
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontu berria, BEZa barne, zortzi milioi hamasei mila eta berrogeita zortzi euro eta hogeita hiru zentimo da (8.016.048,23).
Administrazioari jakinarazteko aurrekontu berria sei milioi seiehun eta hogeita lau mila zortziehun eta hogeita hamahiru euro eta hogeita bost zentimo da (6.624.833,25), BEZik gabe.
Obrak egiteko epeak hogei (20) hilabe izaten jarrraitzen du.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez exekutatzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean ere berrikusi du proiektua eta berresten du betzen duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.
Organo honek eskumena du euskal trenbide-sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuak 11.2.b) artikuluan.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau
«Pasaiako portura iristeko eta bertan sartzeko eraikuntza proiektua»ren eguneraketa onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZ barne, zortzi milioi hamasei mila eta berrogeita zortzi euro eta hogeita hiru zentimokoa da (8.016.048,23), eta obrak egiteko epea hogei (20) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa organo honi edo Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari bidali behar zaio.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 29a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARĶA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.