Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano «Sortarazi» entitateari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza-Erakundearen aitorpena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1972
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/04/21
  • Argitaratze-data: 2026/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, eta, horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatzeko, bai eta entitateek eremu horretan egiten duten lana aitortzeko ere.

Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano Sortarazi entitateak aurkeztutako eskabidea aztertu da, horretarako aurkeztutako dokumentazioarekin batera; aipatu dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordeak baloratu du 9. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuta, zeinak aldeko proposamena egin baitio Zuzendaritza honi. Horiek horrela, egiaztatu da entitateak betetzen dituela aitorpena lortzeko eskatzen diren baldintzak.

Ondorioz, eta 11/2014 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatutako aitorpena ematea.

Lehenengoa. Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano Sortarazi entitateari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena ematea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera.

Bigarrena. Asociación Claretiana para el Desarrollo Humano Sortarazi entitateak, indarrean dagoen bitartean, aitorpen hori erabili ahal izango du egokitzat jotzen dituen irudi korporatiboko elementu guztietan, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluen arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 21a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik