Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ikasleei esleitzen baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak L (50)» ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoak diren diruz lagundutako praktikaldia».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila; IVAP
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1584
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/04/01
  • Argitaratze-data: 2026/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 19ko ebazpenaren bidez, EVETUk antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak L (50)» ikastaroak lotutako praktiketarako beken onairriak onartu eta haien deialdia egin zen (2025eko abenduaren 12ko EHAA).

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 19ko Ebazpenaren bidez, erakundeentzako eta enpresentzako deialdia ireki zen, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten, IVAPen mendeko EVETUk antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak L (50)» ikastaroaren esparruan (2025eko abenduaren 12ko EHAA).

EVETUko Kontseilu Errektoreak egindako ebaluazioa kontuan hartuta, ebazpen-proposamena egin du Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak.

Hori dela eta, EVETUk Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Onartzea Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak L (50)» ikastaroan aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda eta esleitutako erakundeak:

Itxaso Crespo Oyarzabal, Barakaldoko Udala.

Jon Ander Aguirre Miquelez, Donostiako Udala.

Bigarrena. Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua txikiagoa baita praktiketako ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino.

Hirugarrena. Ezartzea 3.105 eurokoa izango dela onuradun bakoitzarentzako laguntza gordina, deialdiaren bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik