Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko apirilaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez esleitzen baita Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako L (50) Hirigintza eta Lurralde Ikastaroan (2024-2025) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila; IVAP
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 1583
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/04/01
- Argitaratze-data: 2026/04/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 19ko Ebazpenaren bidez, EVETUk antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak L (50)» ikastaroari lotutako praktiketarako beken oinarriak onartu eta haien deialdia egin zen (2025eko abenduaren 12ko EHAA).
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 19ko Ebazpenaren bidez, erakundeentzako eta enpresentzako deialdia ireki zen, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten, IVAPen mendeko EVETUk antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak L (50)» ikastaroaren esparruan (2025eko abenduaren 12ko EHAA).
EVETUko Kontseilu Errektoreak egindako ebaluazioa kontuan hartuta, ebazpen-proposamena egin du Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak.
Hori dela eta, EVETUk Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.
Horregatik guztiagatik, honako hau
Lehenengoa. Onartzea erakunde edo enpresa esleipendunen zerrenda eta praktikaldia egiteko dagokien ikasleak.
Barakaldoko Udala, Itxaso Crespo Oyarzabal.
Donostiako Udala, Jon Ander Aguirre Miquelez.
Bigarrena. Erakunde edo enpresa esleipendunen ordezkoen zerrenda onartzea uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako tituluak dituztenen eskaera nahikorik.
Santurtziko Udala.
Ajuriaguerra 3, Sociedad de Gestión Urbanística SLP.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.