Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko apirilaren 17koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 4ko Aginduan araututako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez deialdia egin zen ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 1951
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/04/17
- Argitaratze-data: 2026/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Deialdia egiteko Aginduaren 13.7 oinarriak xedatutakoaren arabera, emandako laguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Eusko Jaurlaritzako iragarki-taulan argitaratu eta sei hilabeteko epean.
Dagozkion ebazpenak jakinarazi ondoren, eta ezarritakoarekin bat etorriz, hau
Lehenengoa. Ikertzaileentzako mugikortasun-programako onuradunen zerrenda argitaratzea, zenbatekoak adierazita. Laguntza horiek ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programa deitzen duen Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 4ko Aginduaren babesean eman dira. Zerrenda hori eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.
Bigarrena. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 17a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.