Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko apirilaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria entitateari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza-Erakundearen aitorpena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 87
- Hurrenkera-zk.: 1971
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/04/16
- Argitaratze-data: 2026/05/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, eta, horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatzeko, bai eta entitateek eremu horretan egiten duten lana aitortzeko ere.
Horren ondorioz, eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria entitateak aurkeztutako eskaera eta balorazioaren ondorioetarako aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz ondorioztatzen denez, entitateak aldeko balorazioa lortu du, eta horrek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena ematea gaitzen eta ezartzen du.
Lehenengoa. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria entitateari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena ematea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera.
Bigarrena. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria entitateak, indarrean dagoen bitartean, aitorpen hori erabili ahal izango du egokitzat jotzen dituen irudi korporatiboko elementu guztietan, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluen arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 16a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.