Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena lortzeko Mikeldi Consulting, SL entitateak aurkeztutako eskaera ezesten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1962
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/04/14
  • Argitaratze-data: 2026/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, eta, horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatzeko.

  1. 2025eko urriaren 10ean, Mikeldi Consulting, SL entitateak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko eskaera aurkeztu zuen.

  2. 2026ko martxoaren 25ean jakinarazitako errekerimendu bidez, erakunde honek entitateari eskatu zion aurkeztutako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko, eta 10 eguneko epea eman zion dokumentazio osagarria aurkezteko.

  3. 2026ko apirilaren 1ean, entitateak dokumentazioa aurkeztu zuen zuzenketa-errekerimenduari erantzuteko.

  4. Ebaluazio Batzordeak, hasierako dokumentazioa eta zuzenketan aurkeztutakoa aztertu ondoren, ezezkoa emateko ebazpenaren proposamena egin zuen, aplikatzekoa den araudiak eskatutako baldintzak nabarmen ez betetzeagatik. Aurkeztutako berdintasun-arloko jarduketa-planak indarraldi hau adierazten du: «Mugagabea da, aldizkako berrikuspen eta aldaketetara irekia, baina ez da inola ere amaituko haren aplikazioa».

    OINARRI JURIDIKOAK

    Lehenengoa. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 10. artikuluak xedatzen duenez, Balorazio Batzordeak ebaluatuko ditu eskabideak, eta ebazpen-proposamena helaraziko dio Emakundeko Zuzendaritzari.

    Bigarrena. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 17.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera, Emakundeko zuzendariari dagokio Emakunderen helburuak lortzeko administrazio-ebazpenak ematea.

    Hirugarrena. 11/2014 Dekretuaren 4.2.b) artikuluak ezartzen du berdintasunaren alorreko jarduera-planak urte anitzekoa eta denboran zehaztua izan behar duela. Urte anitzekoa eta denboran zehatua izatea eskatzea funtsezko baldintza da Planaren egokitasuna eta eraginkortasuna baloratzeko.

    Laugarrena. Berdintasun-planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak 9. artikuluan xedatzen duenez, berdintasun-planen indarraldia edo iraupena hala badagokio, alderdi negoziatzaileek zehaztua ezingo da izan lau urtetik gorakoa. Aurkeztutako planean jasotako indarraldi «mugagabearen» aurreikuspena bateraezina da araudian denbora zehazteari buruz ezarritako eskakizunarekin eta legez ezarritako gehieneko mugarekin.

Lehenengoa. Ezestea Mikeldi Consulting, SL entitateak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko aurkeztu duen eskaera, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 4.2.b) artikuluan ezarritako baldintza ez betetzeagatik. Berdintasunaren arloko Jarduketa Plana ez dago behar bezala denboralizatuta, eta indarraldi mugagabea izateari buruzko adierazpena du, zeina bateraezina baita urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuan xedatutakoarekin; izan ere, errege-dekretu horren arabera, berdintasun-planen indarraldia ezin da izan lau urtetik gorakoa.

Ondorioz, argi dago eskaeraren edukia ez datorrela bat Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako gutxieneko baldintzekin.

Horrek guztiak eragotzi egiten du eskabidea eta aitorpena emateko dokumentazioa behar bezala baloratzea, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako balorazio-irizpideei eta betekizunei dagokienez.

Bigarrena. Ebazpen hau erakunde interesdunari jakinarazi behar zaio, eta adierazi ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Ebazpen hau irmoa denean, artxiba bedi espedientea, hargatik eragotzi gabe entateak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko beste eskabide bat aurkezteko aukera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik