Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko abuztuaren 6koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, 2021eko urtarrilaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte) eskolatze-plazak sortu direla egiaztatzen duena, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan Eskolatzea Bultzatzeko Programaren esparruan, lehentasunez 1 eta 2 urteko haurrei zuzenduta, titulartasun publikoko plaza berriak sortuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3577
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/08/06
  • Argitaratze-data: 2026/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osagaia: C21.I1 Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko titulartasun publikoko plazak sortzea (lehentasunez 1 eta 2 urtekoak) Next Generation funtsak.

2021-2022 ikasturtetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoak parte hartzen du Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea bultzatzeko programan parte hartzen du, lehentasunez 1 eta 2 urteko haurrei zuzenduta, titulartasun publikoko plaza berriak sortuz. Programa hori Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) NextGenerationEU funtsen bidez finantzatzen da, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren (HLHKM) bitartez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) 21. osagaiaren barruan, hau da, «Hezkuntza-sistema modernizatzea eta digitalizatzea, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne», 01 inbertsioaren esparruan, CID 309 helburua lortzeko (0-3 urteko Haur Hezkuntza azpiproiektua, Euskadi).

Programa honen funtsezko helburua da haurrek eta haien familiek Haur Hezkuntzako lehen zikloan plaza irisgarria, eskuragarria, inklusiboa eta kalitate handikoa izateko duten eskubidea zabaltzea, titulartasun publikoko plaza berriak sortuz (lehentasunez 1 eta 2 urtekoak). Programaren ezarpen progresiboan, lehentasuna eman beharko zaio pobrezia-arriskua edo gizarte-bazterketa jasateko arrisku handiagoa duten eremuetako ikasleen sarbideari, bai eta landa-eremuetara hedatzeari ere. Ziklo honetan eskolatzea zabaltzeak ikasleen ekonomia-, gizarte-, lurralde- eta kultura-jatorriko desberdintasunek eragiten dituzten ondorioak orekatu behar ditu. Gainera, plaza publiko berrien sorrera Haur Hezkuntzako lehen ziklorako gutxieneko betekizunetara egokituko da.

Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko, 2022ko abenduaren 13ko eta 2023ko abenduaren 13ko erabakiekin bat etorriz 2021eko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez («Estatuko Aldizkari Ofiziala», abenduaren 29koa), 2022ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez («Estatuko Aldizkari Ofiziala», abenduaren 20koa) eta 2023ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez («Estatuko Aldizkari Ofiziala», abenduaren 26koa) argitaratuak hurrenez hurren, Euskadiri 1518 plaza sortzea esleitu zitzaion 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean, Ministerioak autonomia-erkidego guztietarako erabilitako irizpideen arabera. Kopuru hori 1385 plazara murriztu zen Ministerioak 2026ko apirilean egindako birbanaketaren ondorioz.

Eusko Jaurlaritzak hainbat jarduketa egin ditu Haur Hezkuntzako lehen zikloko unitate berriak sortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin lankidetzan:

2023an, 0-2 urteko plaza publiko berriak sortzeko bi zuzeneko dirulaguntza eman zituen.

2024an, lehia askeko dirulaguntzen lehen deialdi bat eta ondoz ondoko lehiako bigarren deialdi bat egin zituen.

Aipatutako deialdien xedea Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak ematea izan da titulartasun publikoko Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza berrien azpiegitura- eta funtzionamendu-gastuak finantzatzeko; plaza horiek 2021eko urtarrilaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean sortu dira, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2026ko ekainaren 22an argitaratu zen Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariaren 2026ko ekainaren 9ko Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte) eskolatze-plazak sortu direla egiaztatzen duena, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan Eskolatzea Bultzatzeko Programaren esparruan, lehentasunez 1 eta 2 urteko haurrei zuzenduta, titulartasun publikoko plaza berriak sortuz.

Ebazpen horren eranskinean, 0 eta 2 urte bitarteko gela berrietarako gehieneko ratioari dagozkion plazak argitaratu ziren; gehieneko ratioa 2 urteko gelei dagokiena dela ulertzen da, baimendutako gela berri guztiak adin-tarte horretarako erabil baitaitezke.

Hala ere, ebazpen horretan argitaratutako plaza-kopuruaren eta plazak hasiera batean sortu eta baimendu zituzten aginduetan jasotakoen artean desadostasuna dagoela ikusita, beharrezkotzat jo da ebazpen berri bat argitaratzea, jatorrizko datuak eta une honetan egiaztatzen direnak bateratzeko.

Horregatik guztiagatik,

Lehenengoa. Egiaztatzea eta argitara ematea 2021eko urtarrilaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean titulartasun publikoko eskolatze-plaza berriak sortu direla, 0, 1 eta 2 urteko ikasleentzat, eranskinean adierazitako ikastetxeetan, Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea bultzatzeko programaren esparruan, lehentasunez 1 eta 2 urteko haurrei zuzenduta, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak NextGenerationEUk finantzatuta.

Bigarrena. Indarrik gabe uztea 2026ko ekainaren 9ko Ebazpena.

Hirugarrena. Egiaztatzeko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 6a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAŃEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik