Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko uztailaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Itziar Bengoa Iturritxa andrea Emakunderen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3403
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/08
- Argitaratze-data: 2025/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 31ko 214/2006 Dekretuaren 17. 2 j) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikulua eta aplikatu beharreko gainerako arauak ezarritakoari jarraikiz, hau
Lehenengoa. Itziar Bengoa Iturritxa andrea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanez. Lanpostua: 520010 kodea, 114 dotazioa.
Bigarrena. Kargutik kentzeak 2025eko uztailaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi berari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 8a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.