Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko uztailaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, hirugarrenez aldatzen duena Kulturako sailburuordearen 2024ko urriaren 30eko Ebazpena. Horren bidez, euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak ematen dira, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 3342
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/07
- Argitaratze-data: 2025/07/30
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2024ko ekainaren 25eko EHAAn (124. zk.), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 12ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen diren, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko. Horrez gain, 2024an proiektuak aurkezteko deialdia ere egiten da.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 26an amaitu zen, oinarrien 8.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
2024ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez (2024ko azaroaren 11ko EHAA, 219. zk.), gauzazko laguntza horien deialdia ebazten da.
Ebazpen horren ondoren, hura aldatzeko bi ebazpen eman dira: 2024ko abenduaren 17ko Ebazpena (2025eko urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zk.), Centro Internacional de Cultura Contemporánea SAren proiektuaren aldaketaren ondoriozkoa (006-KOD-2024), eta 2025eko apirilaren 6ko Ebazpena (2025eko apirilaren 24ko EHAA, 77. zk.), Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.-ren proiektuaren aldaketaren ondoriozkoa (010-KOD-2024).
2025eko ekainaren 23an, eta deialdia arautzen duen Aginduaren eranskinaren 17.b) artikuluan ezarritakoa betez, zeinaren arabera entitate onuradunen betebeharra baita laguntza emateko kontuan hartutako edozein inguruabar objektiboren zein subjektiboren aldaketaren berri eman behar izatea, Eresbil Fundazioak aurkeztutako proiektua aldatzeko eskaera egin zuen. Hauxe proiektuaren jatorrizko izena: Partituras de la colección Eresbil pertenecientes al patrimonio cultural vasco (002-KOD-2024).
Aldaketa-eskaera horretan, Eresbil Fundazioak, aipatutako proiektuan jasotako partitura batzuk ordezkatzea planteatzen du, hasierako hautaketa egitean, baliabideen deskribapenetan zeuden akatsak edo informazio falta zela-eta, originalak ez diren partiturak edo aldez aurretik zaharberritze-prozesu bat eskatzen duten partiturak aukeratu zituztelako. Proiektuan sartu nahi dituzten partitura berrien hautaketa jatorrizko proiektuan hartutako irizpide berberei jarraituz egin da: euskal konpositoreen partiturak edo euskal argitaletxeek argitaratutakoak, eta jabari publikoan daudenak.
Kostuei dagokienez, Eresbil Fundazioak proposatutako aldaketak proiektuaren kostu zenbatetsia murriztea dakar, 9.865,60 eurotik 9.848,31 eurora.
Aldaketa-eskaera aztertu ondoren, uste da horrek ez diola jatorrizko proiektuaren funtsari eragiten, ezta hirugarrenen interesei kalte egiten ere. Hala, oinarrietako 15.8 artikuluarekin eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluarekin bat etorriz, organo honek komenigarritzat jo du Eresbil Fundazioari aipatu proiekturako (Partituras de la colección ERESBIL pertenecientes al patrimonio cultural vasco, 002-KOD-2024) 2024ko urriaren 30eko Ebazpenaren bitartez emandako gauzazko laguntzaren baldintzak aldatzea (aipatutako Ebazpena aldatzen duten Kulturako sailburuordearen 2024ko abenduaren 17ko eta 2025eko apirilaren 6ko Ebazpenetan aldatu ez zirenak).
Ondorioz, 002-KOD-2024 proiekturako aurreikusitako aurrekontuaren murrizketa ikusita,
Lehenengoa. Eresbil Fundazioari «Partituras de la colección Eresbil pertenecientes al patrimonio cultural vasco» proiekturako (002-KOD-2024) emandako gauzazko laguntzaren baldintzak aldatzea, deialdia arautzen duen 2024ko ekainaren 12ko Aginduan argitaratutako deialdiko oinarrien 15.8 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta proiektuaren kostu zenbatetsia 9.848,31 eurora murriztea.
Bigarrena. 2024ko urriaren 30eko Ebazpena bigarrenez aldatzen duen 2025eko apirilaren 6ko Ebazpenaren I. eranskina Onetsitako proiektuak aldatzea, eta Ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren pertsonei/erakundeei gauzazko laguntzak ematea, horretan zehazten diren proiektu eta kostu zenbatetsien arabera.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, lehen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 7a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)