Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 4koa, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Enplegu Publikoaren Atarian 2025eko uztailaren 4ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez argitara ematen dira izangaien behin betiko kalifikazioak eta Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanpostuaren behin-behineko esleipena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 3088
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/04
  • Argitaratze-data: 2025/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako lan-eskaintza publikoa onartzen duen erabakiarekin (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko ezohiko prozesuetarako oinarri orokorren 6.2 apartatuarekin (oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartu ziren) bat etorriz, hau

Iragartzea 2025eko uztailaren 11n argitaratuko dela Enplegu Publikoaren Atarian, https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, Giza Baliabideen zuzendariaren 2025eko uztailaren 4ko Ebazpena, izangaien behin betiko kalifikazioak eta Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanpostuaren behin-behineko esleipena argitaratzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 4a.

(Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eskuordetuta; Agindua, 2024ko urtarrilaren 23koa, zenbait eskumen gauzatzea Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari eskuordetzen diona. 2024-02-02ko EHAA).

Giza Baliabideen zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARRIETA IDIAKEZ.