Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko uztailaren 29koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetako eta foru-administrazioetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartu eta deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila; IVAP
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 3499
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/29
- Argitaratze-data: 2025/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
2023ko irailaren 21eko 3/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzko Legearen testu bategina onartu zen, eta, haren 4. artikuluaren arabera, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren xedea da, besteak beste, «Euskal Administrazio Autonomoko funtzionarioen edo kontratatuen prestakuntza eta trebakuntza, bai eta beste edozein administrazio publikok edo ordenamendu juridikoak agintzen dionena ere».
Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta lege hori garatzen duen 887/2006 Errege Dekretuak oinarrizko arauak dituzte administrazio publikoek ematen dituzten dirulaguntzen araubide juridiko orokorrari buruz. Era berean, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak Euskal Autonomia Erkidegorako oinarrizko erregulazioa egokitzea ezartzen du. Eta azken lege horrek, hain zuzen, arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren laguntzen eta dirulaguntzen sistema.
2012. urteaz geroztik aurrekontuen legeetan egin den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak partida batzuk bereizi ditu Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza finantzatzeko. Partida horiek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren aurrekontuan islatzen dira, zeinak, besteak beste, berariazko esleipenak baititu helburu hauetarako: Foru-administrazioaren prestakuntza-planak (43. atala, 1216 programa, 02 zerbitzua, 421 kontzeptua, 19/1320 partida) eta toki-administrazioaren prestakuntza (43. atala, 1216 programa, 02 zerbitzua, 422 kontzeptua, 19/1321 partida).
Abenduaren 20ko 8/2024 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, euskal administrazio publikoetako enplegatuen enplegurako prestakuntzarako IVAP organismo autonomoaren aurrekontuetan agertzen diren kredituak organismo horrek kudeatuko ditu, kasuan kasuko deialdien bidez.
Deialdi honek indarrean dagoen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren 2025eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren dirulaguntza lerro bat gauzatzen du. Plan Estrategikoa IVAPen webgunearen gardentasun atalean eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan dago argitaratuta. Plan horren helburu estrategikoa da euskal administrazio publikoetako enplegatu publikoen berariazko prestakuntza-programen ezarpena bultzatzea.
2025eko ekitaldian, guztira eskaturiko diru kopuruak gainditzen badu aurreikusitako diru-hornidura, entitate eskatzaile bakoitzean prestakuntza jaso dezaketen langileen kopuruaren arabera hainbanatuko dira diru kopuru horiek foru- eta toki-administrazioen artean.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutua ahaleginduko da baliabideak ematen interesa duten organismo publiko guztiei, prestakuntza-beharren analisiak edo diagnostikoak efizientziarik handienarekin egin ditzaten.
2025eko ekitaldian, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatiko dirulaguntzak eskuratzeko baldintzari eusten zaio. 15.000 biztanle baino gutxiago dauzkaten udalek bakarrik izango dute dirulaguntza horiek jasotzeko aukera, 15.000 biztanletik gorako udalek Prestakuntza Beharren Diagnostiko batean oinarritutako prestakuntza-plana aurkezteko baliabide nahikoak dituztela iritzi baita. Dirulaguntza-modalitate horrek indarrean jarraitzen du mankomunitateetarako eta kuadrilletarako ere, arrazoi berberengatik.
Era berean, gizartean gertatzen ari diren aldaketa digitaletara egokitzeko, uste dugu beharrezko garrantzia eman behar zaiola herritarrentzako zerbitzu publiko digital inklusiboagoak, efizienteagoak, pertsonalizatuagoak, proaktiboagoak eta kalitatezkoagoak garatzeari. Helburu nagusia prozesuak optimizatzea eta herritarrei balio erantsi berri bat eskaintzea da. Ikuspegi horretatik, ikusi da digitalizazioari buruzko prestakuntza-ekintzak hurrengo deialdietako prestakuntza-planetan txertatu behar direla. Beraz, IVAPek gomendatzen du prestakuntza-planetan digitalizazio-ikastaroak egitea.
Prestakuntza-planetan eta dirulaguntzak ematean ezarritako betebeharrak bete direla justifikatzen duen memorian, prestakuntza-ekintza guztietan parte hartzen duten pertsonen sexua identifikatu beharko da, bai eta entitate onuradunaren plantilla osatzen duten pertsonen guztizko kopurua ere, sexuaren arabera banakatuta, genero-berdintasunari buruzko azterlanak eta estatistikak egin ahal izateko.
Horrenbestez, honako hau
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatzen duenaren arabera.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatzen duenaren arabera.
Hala ere, aldez aurretik, IVAPi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza erreboka dezan. Errekerimendua egiteko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Errekerimendua Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua ezetsitzat joko da, jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bada (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea berariazko erabakia jaso edo isilbidez ezeztatuta jo eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 29a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
Lehenengoa. Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da hirugarren oinarrian adierazitako euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako dirulaguntzak ematea, 2025eko ekitaldian.
Hauek izango dira deialdi honetan diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak:
Euskal administrazio publikoek beren langileentzat onartzen dituzten 2025eko ekitaldirako prestakuntza-planak edo -programak.
Prestakuntza-planek edo -programek, berariazko prestakuntza-eskaintzaz gain, ekintza hauetako bat edo batzuk ere jaso ahal izango dituzte:
Prestakuntza-edukiak diseinatzea eta/edo lantzea.
Ikaskuntzako sareak ezartzea, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak.
Irakaskuntzako materiala diseinatzea, lantzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan.
Aprobetxamenduaren, transferentziaren edo eraginaren ebaluazioarekin lotutako azterketak, entitateak garatzen duen prestakuntzari buruzkoak.
2025ean Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea. Dirulaguntza ordaindutako matrikulen zati bat finantzatzea izango da.
000 biztanle baino gutxiagoko udalek bakarrik heldu ahalko diote kontzeptu horrengatik finantzatzeari, bai eta mankomunitateek eta kuadrillek ere, beren langile propioei dagokienez, betiere oinarri honen a) letran ezarritako dirulaguntzen onuradunak izan ez badira.
Inola ere ez dira finantzatuko oinarri hauetako a) edo b) idatz-zatietatik eratorritako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten pertsonen joan-etorri, mantenu eta egonaldien gastuak, ez eta haiek ordezkatzeko gastuak ere.
Deialdi honi Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorren jasotako oinarrizko arauak aplikatu behar zaizkio.
Bigarrena. Definizioak.
Deialdi honetan ezarritakoa interpretatze eta aplikatze aldera, betiere kontuan izango dira honako definizio hauek:
Prestakuntza Beharren Analisia da pertsona batek lanpostua eraginkortasunez betetzeko egiten jakin beharko lukeenaren eta egiten dakienaren arteko aldearen azterketa.
Prestakuntza-plan edo -programatzat hartzen da prestakuntza-ekintzen multzo ordenatu bat; multzo horretan zehaztuta geratzen dira helburuak, helburu horiek lortzeko edukiak, edukien garapenerako erabiliko den metodologia edo metodologiak eta ekintzen hartzaileak, bai eta ekintza bakoitzean parte hartuko dutenen gehieneko kopurua eta helburuen lorpenari buruzko ebaluazioa ere, hori egitea aurreikusita dagoenean.
Prestakuntza-ekintzatzat hartzen da, oro har, langileei alderdi, eremu edo ezagutza-eremu jakin bati buruzko prestakuntza emateko eragiketa-multzoa.
Entitatearen langile kopurua: entitatearen guztizko plaza kopurua, onartutako azken aurrekontu-plantillaren arabera.
Hirugarrena. Dirulaguntzen onuradun diren entitateak.
Deialdi honetan ezartzen diren dirulaguntzen onuradun izan ahal izango dira hemen zerrendatzen diren administrazio publikoak:
Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki-administrazioak. Deialdi honen ondorioetarako, toki-administrazioen kategoriak udalak, mankomunitateak eta kuadrillak hartzen ditu barruan, baina ez foru-administrazioak.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko foru-administrazioak.
Entitate hauek prestakuntza-plan edo -programa bana aurkeztu ahal izango dute deialdi honetarako, beren mendeko langileak hartuko dituena. Plan edo programa horrek aukeran dauka entitate bakoitzaren mendeko organismo autonomoetako langileak ere kontuan hartzea.
Horietaz gainera, udalez gaineko entitateek ere haiek osatzen dituzten entitateetako batzuen edo guztien langileak hartzen dituzten plan edo programak aurkeztu ahal izango dituzte. Plan horiek aurkeztuz gero, beren mendeko entitate horiek ezingo dute beren kabuz planik edo programarik aurkeztu.
Prozedura kudeatzen duen organoak, IVAPeko Prestakuntza eta Hautaketa Zuzendariordetzak alegia, ofizioz egiaztatuko du baldintzak betetzen direla agiriak edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea eskatzen den kasuetan izan ezik, hurrengo ataletan adierazten den moduan. Deialdiko dirulaguntzen onuradun izateko, parte hartzen duten entitateak ezin izango dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuen eraginpean egon, eta Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte. Zehazki, hauek:
Indarrean dauden xedapenek ezarritako tributu-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 9.2 artikulua betez, ez da egiaztatu behar betebehar horiek betetzen direla.
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ezarritako ordainketak eginda izatea. Entitate interesdunak baldintza hau bete izanaren egiaztagiria edo, hala dagokionean, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko du. Adierazpenak bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen 1/2021 Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren edukiarekin.
Aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenak zehatz-mehatz jaso beharko du baldintza guztiak betetzen direla, eta 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatutako debekuetako batean ere ez dagoela adierazi beharko du.
Laugarrena. Dirulaguntzen diru-zuzkidura.
Dirulaguntza hauen diru-zuzkidurak, gehienez ere, diru zenbateko hauek izango ditu, entitate motaren arabera banatuta:
Euskal Autonomia Erkidegoko foru-administrazioak: 185.000,00 euro.
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioak: 410.000,00 euro.
Guztira: 595.000,00 euro.
Toki-administrazioei esleitutako zenbatekotik 30.000 euro gordetzen dira lehenengo oinarriaren b) letran aurreikusitako dirulaguntzarako (ordaindutako matrikulen zati bat finantzatzea).
Bosgarrena. Eskabideak aurkeztea.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratzeko, entitate interesdunek eskabide-orria aurkeztu beharko dute, oinarri hauetan zehaztutako eran.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 19an amaituko da, 24:00etan.
Entitate interesdunek bitarteko elektronikoz egin behar izango dituzte eskabidea, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak. Hortaz, eskabideak IVAPen webgunean aurkeztu beharko dira, bitarteko elektronikoz, helbide honetan https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0096413 Sariak eta dirulaguntzak atalean.
Entitate interesdun bakoitzak, deialdi hau izapidetzeko eta betearazteko ondorioetarako, haren izenean jardungo duen pertsona edo pertsonak inskribatuko ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan. Helbide honen bidez sar daiteke Erregistrora: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Prozedura honen izapide guztiak bide telematikoen bitartez egin ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak onartzen dituen ziurtagiri elektronikoetako edozein erabil dezakete entitate eskatzaileek. Onartzen diren ziurtagiri elektroniko horiek zein diren jakiteko, esteka hau kontsultatu daiteke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Entitate eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa. Prozeduran zehar, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak 2025eko ekitaldian antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik dirulaguntza eskatzen duten entitateek behar bezala bete beharko dute eskabidea, aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpenak barne.
Seigarrena. Prestakuntza-plan edo programa aurkezten duten administrazio publikoek eskabidearekin batera aurkeztu behar duten dokumentazioa.
Dirulaguntzak eskatzeko aurkeztu den prestakuntza-plan edo -programa; prestakuntza-beharren analisi bati lotu beharko zaio. Analisi hori IVAPek zehaztuta duen Prestakuntza Beharren Analisiaren metodologian oinarritu daiteke, eta ondorioztatzen diren prestakuntza-lehentasunak jasoko ditu. Dirulaguntzak eskatzeko aurkezten diren prestakuntza-plan edo programek eduki hau, gutxienez, izango dute:
Helburu nagusia(k).
Prestakuntza-planaren edukien hartzaile diren taldeen deskribapena.
Planean jasotako prestakuntza-ekintzen deskribapena (ekintzaren izena, parte-hartzaile kopurua, sexua, iraupena, prestakuntza-modalitatea, lehentasuna...).
Prestakuntza-eskaintzaren egutegia edo plangintza.
Eskaintza zabaltzeko bitartekoak.
Eskabidearekin batera, indarrean dagoen azken aurrekontu-plantillako langile kopuruari buruzko ziurtagiria.
Eskabidea lehenengo oinarriaren a) idatz-zatian aurreikusitako ekintzaren bati edo gehiagori badagokie, prestakuntza-eskaintzarekin batera, hau erantsi behar da gutxienez:
Ekintzaren edo ekintzen deskribapena.
Beharrizanaren edo komenigarritasunaren justifikazioa.
Ekintzaren edo ekintzen kostua.
Eskabide-ereduan biltzen diren erantzukizunpeko adierazpenak, aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla adierazten dutenak.
Aipatutako dokumentazioa prestatzeko, prestakuntza-planaren eredu bat kontsulta daiteke IVAPen webguneko egoitza elektroniko honetan, https://www.ivap.euskadi.eus/diru_dirulaguntza/2025/2025-euskal-autonomia-erkidegoko-enplegatuen-prestakuntza-finantziatzeko-diru-dirulaguntza-toki-administrazioak-eta-foru-administrazioak/z16-h2home/eu/ «Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea» ataleko «Betekizunak» izeneko zabalgarrian.
Aurkezten diren dokumentuek deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, edo haien edukia nahikoa ez bada, entitate eskatzaileari jakinaraziko zaio hamar egun dituela eskabidea osatzeko edo akatsak zuzentzeko, eta adieraziko zaio ezen, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Administrazioa behartuta dago eskaera horri buruzko ebazpen adierazia ematera, bai eta jakinaraztera ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita.
Zazpigarrena. Dirulaguntzen esleipena eta ordainketa.
Prestakuntza-plan edo -programei buruzko dirulaguntzen esleipena IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako entitateen zerrenda bilduko du, bai eta entitate horietako bakoitzari dagozkion diru kopuruak eta kontzeptuak ere. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta eskuragarri egongo da, halaber, helbide elektroniko honetan: www.ivap.euskadi.eus Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat finantzatzeko diren dirulaguntzen esleipena ere erakunde horretako zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako entitateen zerrenda bilduko du, eta entitate bakoitzari egokitu zaion guztizko diru zenbatekoa ere adieraziko da. Ebazpena aurreko paragrafoan adierazi diren hedabideetan argitaratuko da, sinatzen den egunean.
Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak honako printzipio eta arau hauen arabera emango dira:
Lehenik eta behin, aurkezten diren prestakuntza-plan edo -programengatik eman daitezkeen dirulaguntzak esleituko dira, entitate bakoitzari eman dakiokeen gehieneko diru zenbatekoari buruzko muga honekin:
Kontzeptu horiengatik entitate bati esleitzen zaion dirulaguntzak ezin du gainditu entitate horrentzat kontzeptu horiek duten kostuaren ehuneko berrogeita hamar.
Horren ondorioz, hau izango da dirulaguntzak esleitzeko prozedura:
Deialdiko talde bakoitzari esleitutako diru zenbatekoak taldeak aurkeztutako plan guztien kostuaren % 50 hartzen badu, entitate onuradun bakoitzari % 50 emango zaio.
Hona zein izango den diru-funtsak banatzeko irizpideen oinarria: finantzatzea eskatzen den prestakuntza-jardueraren kostuak, eta kredituak ez badira eskatutako guztizko diru kopurura iristen, administrazio bakoitzari dagozkion diru kopuruak hainbanatuko dira, kontuan hartuta entitate bakoitzeko langile kopurua mota bereko entitate eskatzaileetako langile kopuru osoarekiko. Hori guztia EAEko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez.
Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 33. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, justifikatu aurretik funtsak ematea dakarten ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, betiere dirulaguntza dela-eta justifikatzen bada. Ordainketa aurreratu horiek beharrezko finantzaketatzat hartzen dira dirulaguntzari atxikitako jarduerak gauzatzeko. Ondorioz, entitate eskatzaileek prestakuntza-planak edo -programak gauzatzearen ondoriozko gastuei aurre egin ahal izateko, dagokion zenbatekoa dirulaguntza ematen duen ebazpenetik aurrera ordainduko da.
Bigarrenik, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik eman daitezkeen dirulaguntzak esleituko dira, onartutako planik edo programarik ez dagoen kasuetan, hau da, deialdi honen babesean dirulaguntzarik jaso ez denean, honako arau hauen arabera:
000 biztanle baino gutxiagoko udalek bakarrik heldu ahalko diote kontzeptu honengatik finantzatzeari, bai eta mankomunitateek eta kuadrillek ere, beren langile propioei dagokienez.
Dirulaguntza izango da matrikularen zati bat finantzatzea, kasuan kasuko prestakuntza-ekintzagatik 2025ean sortua bada eta entitateak abenduaren 15a baino lehen ordaindu badu.
Matrikula bakoitzeko esleitutako dirulaguntzak ezin izango du gainditu matrikularen kostuaren ehuneko berrogeita hamar.
Hona zein izango den diru-funtsak banatzeko irizpideen oinarria: finantzatzea eskatzen den prestakuntza-jardueraren kostuak, eta kredituak ez badira eskatutako guztizko diru kopurura iristen, administrazio bakoitzari dagozkion diru kopuruak hainbanatuko dira, kontuan hartuta entitate bakoitzeko langile kopurua mota bereko entitate eskatzaileetako langile kopuru osoarekiko. Hori guztia EAEko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez.
Foru-aldundietarako dirulaguntza lehenengo oinarriko a) idatz-zatian ezarritako kontzeptuengatik bakarrik eman ahal izango da.
Zortzigarrena. Entitate esleipendunen betebeharrak.
Deialdiaren xedea lortzeko, entitate onuradunek Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzen Araubidea ezartzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean finkatzen diren obligazioak bete behar dituzte. Zehazki, hauek:
Dirulaguntza ematea justifikatzen duen prestakuntza-jarduera gauzatzea.
Prestakuntza-planak egin eta gauzatzen badituzte, emakumeen eta gizonen berdintasunaren eremuan dauden lanpostu-tipologia bakoitzerako beharrezkoak diren gaitasunak kontuan hartzea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 18. artikulua betez.
IVAPi behar bezala justifikatzea baldintzak eta betebeharrak bete direla, bai eta dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaren onura jasotzea ekarri duen jarduera egin dela ere. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua betez, dirulaguntzak ematean ezarritako betebeharrak betetzen direla justifikatzeko memorian prestakuntza-ekintza guztietan parte hartzen duten pertsonen sexua identifikatu beharko da, baita entitate onuradunaren plantilla osatzen duten pertsonen guztizko kopurua ere, sexuaren arabera bereizita.
IVAPek egingo dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagokion ikuskaritzaren mende egotea Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratu diren dirulaguntzei eta bestelako laguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudiko neurrien mende ere egon beharko da.
Dirulaguntza ematen duen erakundeari, IVAPi, aditzera ematea beste zernahi administrazio edo ente publiko edo pribaturen batek xede bera duen dirulaguntzarik edo bestelako dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eman dion.
Dirulaguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu bada, horren berri ematea IVAPi.
Jasotako dirulaguntzaren publizitate egokia egitea eta beharrezkoak diren zabalkunde-neurriak hartzea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18.3 eta 18.4 artikuluetan eta Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera. Era berean, onuradunek nahitaez eman behar dute jasotako dirulaguntzaren berri, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legean 5.4 artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.
Prestakuntza-planak egiten eta gauzatzen badituzte, ikuspegi intersekzionala errespetatzen duen hizkuntza eta irudiak erabiltzea, bereziki sexuari eta generoari dagokienez, dirulaguntzaren xede den jarduerak edo proiektuak behar dituen dokumentazio eta material guztietan.
Prestakuntza-planak egiten eta gauzatzen badituzte, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea eta, bereziki, diruz lagundutako jarduerarekin lotutako argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean euskararen erabilera bermatzea.
Beste administrazio edo ente publiko zein pribatu batzuetatik aldi berean helburu bera duen bestelako dirulaguntzarik jasoz gero, eta, horren ondorioz, azkenean, ebazpen honen babesean jasotako dirulaguntzari gehituta, diru kopuru horrek gainditzen badu laguntzeko moduko edozein kontzepturen kostua, dirulaguntza ematen duen ebazpena aldatu egingo da. Kasu horretan, dirulaguntza murriztu egingo da, eta murriztu, gehienez ere, koste guztiaren zenbatekoraino.
Bederatzigarrena. Prestakuntza-plana edo -programa aurkeztu duten administrazio publikoek laguntzak justifikatzea.
Prestakuntza-plan edo -programak betearazteagatik dirulaguntzak behin betikoz esleitzen duen ebazpena ematea entitateen justifikazioa egin ondoren.
Planaren edo programaren betearazpena justifikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute entitate esleipendunek:
Aurkeztutako prestakuntza-planaren edo -programaren betearazpenari buruzko memoria. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua betez, dirulaguntzak ematean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzeko memorian prestakuntza-ekintza guztietan parte hartzen duten pertsonen sexua identifikatu beharko da, baita entitate onuradunaren plantilla osatzen duten pertsonen guztizko kopurua ere, sexuaren arabera bereizita.
Entitateak burututako prestakuntza-plan edo -programaren kostuari buruzko ziurtagiria, entitateko kontu-hartzaileak edo barne-fiskalizazioaren arduradunak izenpetua.
Ziurtagiri bat, adierazten duena planak edo programak ez duela jasotzen, oinarri hauen arabera esleitutako dirulaguntzekin batera, gehiegizko finantzaketa dakarren dirulaguntzarik, kostuaren edo bete den planaren edo programaren zatiari dagokion kostuaren gainetik dagoen zenbateko batean.
Ziurtagiri bat, adierazten duena ez daukala Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen 13. artikuluan ezarritakoaren inguruko gorabeheraren batengatik itzuli beharreko dirulaguntzarik itzuli gabe.
Ziurtagiri bat, azaltzen dituena diruz lagundutako jardueretarako erabili diren diru-funts propioen edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuen diru zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa, baldin eta jarduerak dirulaguntzaz gain, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira. Justifikazioan egiaztatu beharko da diruz lagundutako jardueretan funts horien zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa. Halaber, hala badagokio, jaulkitako funtsek sortutako finantza-etekinak egiaztatu beharko dira.
Dirulaguntzaren justifikazioa Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egin beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Planaren betearazpena justifikatzeko epea 2025eko azaroaren 30ean amaituko da.
Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo -programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, dagokion likidazioa egingo da, gauzatutako betearazpena eta kontura jasotako diru kopuruak kontuan hartuta. Gertatuko balitz entitateak azkenean egokituko zaion diru zenbatekoen gainetik dauden kopuru batzuk jaso dituela, itzuli egin beharko dira behar ez bezala jaso diren kopuru horiek.
Ordaindutako matrikulen zenbatekoaren zati bat finantzatzeko dirulaguntzen ordainketa izapidetuko da horiek esleitzeko ebazpena argitaratzen denean.
Hamargarrena. Esleitutako dirulaguntzari uko egitea.
Entitate esleipendunek uko egin diezaiokete, osorik edo partez, esleitu zaien dirulaguntzari. Uko-egitea idatziz jakinarazi beharko da, eta esleipenetik eratorritako eskubide ekonomiko guztiak edo uko egiten zaion dirulaguntza zatiari dagozkion eskubideak galtzea ekarriko du. IVAPek beti onartuko du aurkeztutako uko-egitea.
Hamaikagarrena. Dirulaguntza itzultzea.
Dirulaguntza ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluarekin eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako zenbatekoak eta dagozkion interesak. Bereziki, kasu hauetan itzuli behar da dirulaguntza:
Justifikazio-betebeharra ez betetzea.
Dirulaguntza lortzea, horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe.
Emandako helbururako gabe, dirulaguntza beste zerbaitetarako erabiltzea.
Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 27. artikuluak ezartzen dituzten zabaltze-neurriak ez betetzea.
Dirulaguntza edo dirulaguntza emateko erabakian ezartzen diren baldintzak ez betetzea.
Legean ezartzen diren kontrol-jardunei ezezkoa ematea edo oztopoak jartzea.
Dirulaguntza edo dirulaguntza bakoitzaren berariazko arauetan aurreikusitako gainerako kasuak.
Emandako dirulaguntzaren itzulketa, hala dagokionean, 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da.
Hamabigarrena. Administrazio-isiltasuna.
Deialdiaren ebazpena indarrean sartzen denetik sei hilabete igaro eta deialdiaren Interneteko helbidean dirulaguntzak esleitzeko inolako ebazpenik argitaratu ez bada, entitate interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskabidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.
Hamahirugarrena. Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Dirulaguntza hauek izapidetzean, IVAPek ez ditu prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten pertsonen datu pertsonalak tratatu behar; beraz, entitate eskatzaileek ez dute beren langileei buruzko datu pertsonalik bidali behar. Hala ere, IVAPek prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten pertsonei buruzko datu pertsonalak tratatzera behartuta badago, datu horiek tratatu eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Prestakuntza eta hobekuntza.
Arduraduna: IVAP.
Helburua: EAEko administrazioetako langileen prestakuntza eta hobekuntza ikastaroen jarraipena eta kudeaketa (eskaeren kudeaketa, bertaratze-kontrola, ziurtagiriak egitea). Hirugarrenentzako prestakuntza-ekintzak. Azterlanak eta estatistikak egitea.
Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
Hartzaileak: foru-aldundiak eta toki-administrazioko beste organo batzuk.
Eskubideak: interesdunak eskubidea du datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: interesdunak gure web-orrian kontsultatu dezake datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/021300-capa2-eu.shtml
Araudia: Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
Hamalaugarrena. Emakumeen eta gizonen berdintasuna.
Dirulaguntzen entitate onuradunek konpromisoa hartzen dute Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua benetan betetzeko, bai eta hori egiaztatzeko ezarritako dokumentazioa aurkezteko eta justifikatzeko eta irizpide sozial horiei buruzko egiaztapen-jarduketak egitea baimentzeko ere.