Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 23koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita «AVECAI - Barruko Giro Kalitaterako Enpresen Euskal Elkartea» enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa gordailutu dela, eta horren berri ematen baita (Gordailuaren kodea: 76/0/00015).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 3608
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/23
  • Argitaratze-data: 2025/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erakunde Sindikalen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da aldaketari dagokion dokumentazioaren eta AVECAI Barruko Giro Kalitaterako Enpresen Euskal Elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioaren gordailua dela-eta, zeina Barruko Giro Kalitaterako Enpresen Euskal Elkarteak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

Lehenengoa. 2025eko ekainaren 27an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, AVECAI Barruko Giro Kalitaterako Enpresen Euskal Elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena. Horren jarduketa-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta eremu funtzionala estatutuetan ezarritakoa izango da.

Laugarrena. 2025eko uztailaren 23an dokumentazio osagarria eskatu zen, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete da.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

Lehenengoa. Sindikatu- eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi esleitu zaio azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.m artikuluan Dekretu horrek Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du.

Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa xedapen hauetan dago jasota: apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan.

Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea aldaketaren aktari eta AVECAI Barruko Giro Kalitaterako Enpresen Euskal Elkartearen estatutuei dagokien dokumentazioa, eta egitate horren publizitatea egitea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, honako hau

Lehenengoa. AVECAI Barruko Giro Kalitaterako Enpresen Euskal Elkartearen aldaketari buruzko dokumentazioa eta erakundearen estatutuak gordailutzeko agintzea.

Bigarrena. Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena. Ebazpen honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena. Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 23a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik