Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, 2025. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituen Balorazio-Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3537
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/22
  • Argitaratze-data: 2025/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 17ko Agindua, 2025. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten duena.

Kontuan hartu da aipatutako aginduaren 13. artikuluak berariaz adierazten duela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bidez egingo dela.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

Aitor Oñederra Agirre jauna.

Garbiñe Ortega Postigo andrea.

Iker Tolosa Lafuente jauna.

Ixone Sádaba Fernández andrea.

Idazkaria: Txema Uriarte Gonzalez jauna (Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.