Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko uztailaren 14koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Oyón-Oion udalerrian MW 1eko «Muga» instalazio fotovoltaikoaren proiektuari dagokion instalaziorako aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3518
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/14
- Argitaratze-data: 2025/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Ingurumena
Testu legala
Espediente-zenbakia: 01GEY 202400052.
2024ko uztailaren 23an, Bailén Energía FV SL enpresak eskatu zituen aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena Oyón-Oion udalerrian MW 1eko «Muga» instalazio fotovoltaikoaren proiektuari dagokion instalaziorako.
Proiektuaren xede den instalazioak sarbide- eta konexio-baimena du, I-DE Redes Eléctricos Inteligentes SAU enpresa banatzaileak emana 2024ko maiatzaren 22an.
2024ko abenduaren 16an eta 18an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean proiektu hau eta sustatzaile beraren «Val» izeneko beste proiektu bat jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen. Era berean, erakunde hauei dagozkien separatak bidali zitzaizkien: Oyón-Oiongo Udala, AESA Aireko Segurtasunaren Estatu Agentzia, Oyón-Oiongo Ureztatzaileen Erkidegoa, Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen eta Nekazaritzaren Zuzendaritzak eta URA Uraren Euskal Agentzia. Aipatutako erakundeetatik Ureztatzaileen Erkidegoaren, URAren eta Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren txostenak jaso ziren.
Nekazaritza Zuzendaritzak proiektuarekiko adostasuna aurkeztu zuen, eta URAk baldintzak aurkeztu zituen. Sustatzaileak URAren baldintzak onartu zituen.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Espediente hau izapidetzerakoan, Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak ezarritako xedapenak bete dira.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Deskarbonizazioko zuzendariak hau
Bailén Energía SLri aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena EMATEA Oyón-Oion udalerrian MW 1eko «Muga» izeneko instalazio fotovoltaikoaren proiektuari dagokion instalaziorako.
MW 1eko potentzia nominaleko instalazio fotovoltaikoa, Oyón-Oionen kokatua, Oyón-Oiongo 3. poligonoko 547-A, 547-B, 547-C, 547-D eta 547-E partzelatan, honako ezaugarriekin:
0,700 kWp-ko 1.680 modulu fotovoltaiko.
250 kVA-ko 4 inbertsore 30.ºC-tan.
1000 kVAko transformadore 1.
Gutxi gorabehera 688 m-ko aire eta lurpeko ebakuazio-linea sekzionamendu-zentroraino. Ez da sekzionamendu-zentroan sartzen.
Ebakuazioa hurrengo linean egingo da: 19 Norias-Margen Izquierda, 13,2 kV-koa, Las Norias TEAkoa (13,2 kV), 231. euskarritik gertu (3278852).
Ebazpen hau ematen da ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:
Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin, eta sustatzaileak onartutako baldintza teknikoak kontuan hartuta.
Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ez bada instalazioa ustiatzeko baimenik eskatu, ebazpen hau iraungitzat jo ahal izango da.
Instalazioen titularrak, proiektua gauzatu ondoren, eta arauzko egiaztapenak egin ondoren, obrak amaitu direla jakinaraziko dio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritzari, ustiatzeko eta martxan jartzeko baimena eman dezan. Horrekin batera, aplikatu beharreko erregelamendu teknikoetan adierazten den dokumentazioa aurkeztuko du.
Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazioko zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 14a.
Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.