Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2024ko azaroaren 11ko Ebazpenean aurreikusitako hautaketa- eta jarraipen-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko XII. lehiaketaren 2024ko deialdia egin eta arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3515
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/14
  • Argitaratze-data: 2025/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2024ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, 2024rako emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko XII. lehiaketaren erregulazioa eta deialdia onartu ziren.

2024ko azaroaren 11ko Ebazpenaren 8. artikuluak ezartzen duenez, hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du.

Hala ere, gerora sortutako eta deialdiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla eta, batzordeko kide batzuek ezin dute prozedura honetan jardun, eta, horregatik, haien ordezkoak izendatu behar dira.

Halaber, ebazpen honetan bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera, bai eta interesdunentzat garrantzitsuak diren eta orokorrean eragiten dieten egintzak ere.

Azaldutako guztiagatik, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. 2024. urterako emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko XII. lehiaketako hautaketa-batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea. Honela osatuta egongo da:

Batzordeburua: Izaskun Garaigordobil Garmendia andrea, Administrazio Arloko arduraduna.

Ordezkoa: Andrea Nuñez Fernández andrea, Berdintasun Eskubideen Defentsarako Arloko arduraduna.

Batzordekideak:

Noemí Alangua Elvira andrea, Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza Arloko arduraduna.

Ordezkoa: Miren Estibaliz Torres Bilbao andrea, Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza Arloko teknikaria.

Julene Gatzagaetxebarria Ameyugo andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna.

Ordezkoa: Cristina Armendariz Fernández andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloko teknikaria.

Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna edo, hala badagokio, haren ordezkoa.

Bigarrena. Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.