Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 31koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena 2024rako, atzerriko euskal gizataldeetako kideen premia larriei eta laguntza-beharrei erantzuteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 727
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/01/31
- Argitaratze-data: 2025/02/14
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional
Testu legala
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren 2024ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 4ko EHAA, 214. zk.), eta bat etorriz irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 7.1 artikuluan ezarritakoarekin (222/2003 Dekretua, irailaren 30ekoa, atzerrian dauden euskal gizataldeetako pertsonen premia larriei erantzuteko euskal etxeentzako dirulaguntzen araubidea arautzen duena), laguntza horietarako deialdia egin zen 2024. urterako.
Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 21ean egindako bileraren ondoren, eta laguntza horiek arautzen dituen dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ebaluazio-irizpideekin bat etorriz, dagokion txostena helarazi dio laguntzen organo kudeatzaileari, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuta. Ebaluazio horretan oinarrituta, organo kudeatzaileak behin betiko ebazpenaren proposamena egin dio ebazteko eskumena duen organoari.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiari dagokio deialdi hau ebaztea, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 6.2.a) artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Hori guztia ikusita, hau
Lehenengoa. Deialdi honetan ez onartzea I. eranskinean zerrendatzen diren pertsonak, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Bigarrena. II. eranskinean agertzen diren euskal etxeei esleitzea dirulaguntzak.
Hirugarrena. III. eranskinean agertzen diren eskabideak ukatzea, laguntzak puntuazioaren arabera eman ondoren aurrekontu-kreditua amaitu delako.
Laugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 31.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,
ANDER CABALLERO BARTUREN.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)