Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 16koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2025. urtean lan-arriskuen prebentzioaren arloko jarduerak egiteko aurkeztu diren proiektuak baloratu behar dituen balorazio-batzordeko kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila; OSALAN
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 506
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/01/16
  • Argitaratze-data: 2025/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da 2024ko abenduaren 17ko Ebazpena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita lan-arriskuen prebentzioaren arloko jardueretarako dirulaguntzak emateko 2025. urteko deialdia.

Ebazpen horren 14. artikuluan xedatzen denez, balorazio-batzorde bat sortuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta batzorde horren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstentzio- eta errekusazio-eskubideak baliatu ahal izateko.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. balorazio-batzordeko kideak izendatzea, eta batzorde horren osaera argitara ematea.

Balorazio-batzordeko kideak:

Batzordeburua:

Iñaki Olaizola Nogales, Osalaneko Plangintzako zuzendariordea.

Bokalak:

Inés Álvarez Vazquez, Osalaneko zuzendariorde teknikoa.

María Nieves de la Peña Loroño, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko arduraduna.

Asunción Muruaga Infante, Osalaneko Plangintzako Zuzendariordetzako Lan Osasuneko Unitateko medikua.

Arantxa Lijó Bilbao, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Osasuneko Unitateko medikua.

Joseba Santurtún Álvarez, Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikaria.

Iñigo Olaciregui Garbizu, Osalanen Gipuzkoako Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko teknikaria.

Fernando Serrano Sanz, Osalanen Arabako Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko teknikaria.

Raquel Raposo Acevedo, Osalaneko Zuzendaritzako berdintasun-teknikaria.

Idazkaria:

Javier González Gómez, Osalaneko Plangintzako Zuzendariordetzako ikerketa-teknikaria.

Batzordebururik ez badago, hura kanpoan edo gaixorik baldin badago, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, maila, antzinatasun eta adin handieneko bokalak ordeztuko du batzordeburua, hurrenkera horretan, bat etorriz, betiere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19. artikuluan xedatutakoarekin.

Bigarrena. ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Barakaldo, 2025eko urtarrilaren 16a.

Osalaneko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.