Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 15ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen baita «Pasaiako geltoki berrirako sarbide mekanizatuen proiektua».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1208
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/01/15
- Argitaratze-data: 2025/03/14
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: ---
Testu legala
«Altza-Galtzaraborda tartearen eraikuntza-proiektuaren» xedea da Donostialdeko metroaren tarte hori, trazadura berrikoa eta trenbide bikoitzekoa, Altzako geltoki berria eta Galtzarabordako egungo geltokia lotuko dituena, eraikitzeko obra zibila zehaztea, etorkizunean Errenterian lurperatuko den trenbidearekin koordinatuta.
Tarte hori Donostia-San Sebastián, Pasaia eta Errenteriako udal-mugarteetan zehar hedatzen da, eta gaur egun egikaritzen ari den Herrera-Altza mehatze-tunelean doan tartearekin lotzen da, meatze-tunelean igarota Eskalantegi kaleraino helduz (Donostia eta Pasaia udalerrien arteko mugan). Pasaiako udalerria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen da, KPen aurrerapenaren norabidean, ia osorik tunel faltsu batean, eta berriro ere meatze-tunel bihurtuz Donostiako udalerriaren mugan, Pasaiako saihesbidearen eta Donostia-Irun trenbidearen egungo trazaduraren azpitik gurutzatu aurretik. Meatze-tunelaren bigarren zati hori Errenteriako udal-mugarteraino iristen da, eta, bertan, Parke kalearen parean irteten da kanpoaldera, egungo trenbidearen trazadura igarotzen den ibarbidean, Galtzarabordako geltokiaren hasieran berarekin bat egiteraino.
Hortik abiatuta, hainbat irtenbide garatu dira, bai linearen trazadurarako, bai tartean proiektatzen den geltoki bakoitzerako. Geltokiok eboluzionatu egin dute, ETSren zuzendaritzapean, hemen aurkezten den hartutako azken trazadurara iritsi arte. Trazadura hori optimotzat jotzen da eskatutako funtzionaltasunaren eta zerbitzatutako populazioaren ikuspegitik.
Jarraian, obra zatitu daitekeen lau tarteetako bakoitzerako proiektatutako soluzioa deskribatzen da:
Altza-Pasaia tartea.
Pasaiako geltokia.
Pasaia-Galtzaraborda tartea.
Galtzarabordako geltokia.
Proiektu honen xedea da, Donostialdeko metroaren Pasaiako geltoki berrira sartzeko behar diren instalazio elektromekanikoak zehaztea.
«Pasaiako geltoki berrirako sarbide mekanizatuak» proiektuan ezarritako ekipo elektromekanikoak, metropoli-trenbideak erabiltzaileen eskura jartzen dituen garraiobideak dira, geltokietara kanpoko aldetik sartzea errazteko. Hauek dira:
Igogailuak.
Eskailera mekanizatuak.
Ondoren, Pasaiako geltoki berrian jarriko diren igogailuak zerrendatzen dira:
Bide publikoa-atondoa komunikatzeko igogailuak: bide publikotik banaketa-atondora sartzeko igogailu bat instalatzea aurreikusten da.
Atondoa eta nasa komunikatzeko igogailuak: banaketa-atondotik nasetara sartzeko bi igogailu instalatzea aurreikusten da.
Ondoren, Pasaiako geltoki berrian jarri nahi diren eskailera mekanizatuak zerrendatzen dira:
7,3 metroko altuera duten 2 eskailera mekaniko, bide publikotik atondoraino.
Proiektua egikaritzeko aurrekontua milioi bat hirurehun eta lau mila ehun eta laurogei euro eta berrogeita lau zentimokoa (1.304.180,44) da. Horrek esan nahi du lizitaziorako oinarrizko aurrekontua milioi bat zortziehun eta hirurogeita hamazazpi mila zortziehun eta laurogeita bederatzi euro eta berrogeita bi zentimokoa (1.877.889,42) dela, BEZa barne, eta Administrazioak horren berri izateko aurrekontua milioi bat bostehun eta berrogeita hamaika mila bederatziehun eta hirurogeita hamalau euro eta hirurogeita hamahiru zentimokoa (1.551.974,73) da, BEZik gabe.
Obrak egiteko bederatzi (9) hilabeteko epea aurreikusten da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean berrikusi du proiektua eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, beharrezko dokumentuak eta edukiari, sinadurei eta alderdi formalei dagokienez indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.
Organo honek eskumena du Bilboko metropoli-trenbide sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuak, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11.2.b) artikuluan.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau
Lehenengoa. «Pasaiako geltoki berrirako sarbide mekanizatuen proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, milioi bat zortziehun eta hirurogeita hamazazpi mila zortziehun eta laurogeita bederatzi euro eta berrogeita bi zentimokoa (1.877.889,42) da, eta obrak egiteko epea bederatzi (9) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.
Bigarrena. Eraikuntza-proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza-proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko zaio.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 15a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.