Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 14koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen baita «Bilboko metroko Kabiezes azpiestazioa birmoldatzeko proiektuaren idazketa. Azpiestazioko eraikina handitzea eta egokitzea».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1206
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/01/14
  • Argitaratze-data: 2025/03/14

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Santurtzi-Kabiezes zatiko trenbidearen ustiapena 2014ko ekainaren 28an hasi zen.

Azken handitze geografiko hori egin zenean, Bilboko metroari behin-behineko trakzio-azpiestazioa jarri zitzaion. Hasieran, urte batzuetan martxan egotea zegoen aurreikusita, behin betiko azpiestazioa eraiki bitartean, baina egun oraindik martxan jarraitzen du behin-behinekoa izan arren.

Behin-behineko azpiestazio horrek ez ditu betetzen (hala ezarri zelako) Metro Bilbao-ren instalazio guztietan eskatzen den % 100eko bermearekin eta fidagarritasunarekin ustiatu ahal izateko baldintzak, baina hala ere, erabateko errendimenduan egon da trakzio-azpiestazio hori eta ez du gaur arte arazorik edo matxurarik izan.

2023ko irailean, TYPSAri esleitu zioten Bilboko metroko Kabiezes azpiestazioa birmoldatzeko proiektua idazteko kontratua.

Kontratuaren barruan 3 proiektu idatzi behar dira, hauek:

  1. proiektua: hargune elektrikoa Iberdrolaren Ortuellako azpiestaziotik, 30kV-koa, Kabiezeseko trakzio-azpiestaziora.

  2. proiektua: Metro Bilbao-ren Kabiezes behin-behineko azpiestazioko eraikina handitzea eta egokitzea eta beharrezko lursailak egokitzea.

  3. proiektua: Metro Bilbao-ren Kabiezeseko azpiestazio elektrikoaren ekipamendua birmoldatzea (ekipamendu elektrikoa), ekipoak handitzea eta egun daudenekin integratzea, behin betiko azpiestazioa izan dadin.

    Bizkaiko Garraio Partzuergoak eskatuta idatzitako eraikuntza-proiektu honen (2. proiektua) helburua da Kabiezesko behin-behineko azpiestazioa handitzearekin zerikusia duten elementu guztiak definitu, kalkulatu eta baloratzea. Behin-behineko azpiestazio hori behin betiko azpiestazio bihurtzeko egokituko da, nabearen aurrealdean bi bao berri eraikiz.

    Azpiestazioa martxan jartzean, amaitutzat emango da Santurtziko (Bizkaia) gune horretako egungo behin behineko azpiestazioaren jarduera. Azken hau aldi baterako eraiki zen, Kabiezestik zirkulatu ahal izateko.

    Eraikinaren proiektuak eraikina bera ez ezik, kanpoko kaia dagoen partzelaren eremuaren zati bat ere jasotzen du. Eremu hau ekipoak sartzeko/erretiratzeko kamioiak aparkatzeko eta maniobratzeko erabiltzen da.

    Kabiezesko azpiestazioaren eraikinean, jarduera hauek bereizten dira, bakoitzaren elementu eta instalazioekin:

    Aurretiazko lanak, lehendik dagoen egitura eta ordezkatu beharreko itxitura desmuntatzea barne.

    Lurrak mugitzea, zoladura eta zolata eraistea eta gainerako hondeaketak, betelanak eta oinarriazpiak eginez.

    Drainatzea, zangak, kanalizazioak eta kutxatilak eginez.

    Zimenduak eta hormak, karga-kaia barne.

    Egitura metalikoa, 2 arkupe berri eraikiz.

    Estalkiak eta fatxadak.

    Igeltserotza eta zurgintza.

    Urbanizazioa, kanpoko zolata erregularizatzea barne.

    Lurpeko harguneak (eraikinaren kanpoaldean).

    Lur lurperatuen sarea eta tximistorratza.

    Proiektuaren exekuzio materialaren aurrekontua ehun eta hogeita hamazazpi mila laurehun eta hirurogeita zortzi euro eta hirurogeita hamabi zentimokoa (137.468,72) da, hau da, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZarekin, ehun eta laurogeita hamazazpi mila bederatziehun eta berrogeita bat euro eta hogei zentimokoa (197.941,20) da, eta Administrazioa ezagutzeko aurrekontua, ehun eta hirurogeita hiru mila bostehun eta laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamazazpi zentimokoa (163.587,77).

    Obrak egiteko lau (4) hilabeteko epea aurreikusten da.

    Bizkaiko Garraio Partzuergoko Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean berrikusi du proiektua eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, beharrezko dokumentuak eta edukiari, sinadurei eta alderdi formalei buruz indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

    Bizkaiko Garraio Partzuergoa sortzeari buruzko 1975eko abenduaren 30eko 44/1975 Legearen 4.3 artikuluan eta hura garatzeko xedapenetan xedatutakoaren arabera, Mugikortasun Jasangarriaren Sailari dagokio Bizkaiko Garraio Partzuergoak egin beharreko gainegitura-lanak gauzatzeko proiektuak onartzea.

    Organo honek eskumena du Bilboko metropoli-trenbidearen sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuak, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11.2.b) artikuluan.

    Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau

Lehenengoa. «Bilboko metroko Kabiezes azpiestazioa birmoldatzeko proiektuaren idazketa. Azpiestazioko eraikina handitzea eta egokitzea» izeneko proiektua onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, ehun eta laurogeita hamazazpi mila bederatziehun eta berrogeita bat euro eta hogei zentimokoa (197.941,20) da, eta obrak egiteko epea lau (4) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena. Eraikuntza-proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 14a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.