Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 10ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. lineako obraren 1. proiektu aldatua. Tartea: Galdakao-Ospitalea».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 412
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/01/10
  • Argitaratze-data: 2025/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko martxoaren 9an, Euskal Trenbide Sarea erakundearen Kontratazio Batzordeak «Bilboko Trenbide Metropolitarraren 5. lineako obra. Tartea: Galdakao-Ospitalea» egitea xede duen lizitazioaren espedientea eta gastua onartu zituen.

Iragarkia 2023ko martxoaren 9an igorri zen EBAOra, 2023ko martxoaren 14an argitaratu zen kontratatzailearen profilean, eta eskaintzak jasotzeko epea 2023ko apirilaren 11 izan zen.

2023ko ekainaren 8an, kontratazio-mahaiak egindako proposamena onartzea erabaki zen, eskaintzarik onena IZA Obras y Promociones SA COMSA SAU Nortúnel SA enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak aurkeztutakoa zela iritziz. 2023ko ekainaren 28an, «Bilboko Trenbide Metropolitarraren 5. lineako obra. Tartea: Galdakao-Ospitalea» esleitzeko beharrezko administrazio-agiriak eskatu ziren.

Zegokion kontratua 2023ko uztailaren 27an sinatu zen, eta, zuinketa egiaztatzeko, bi akta negatibo sinatu ziren, 2023ko abuztuaren 28an eta 2023ko urriaren 16an.

2024ko otsailaren 15ean, Euskal Trenbide Sarearen Kontrataziorako Batzorde Eskuordeak 1. proiektu aldatua idazteko baimena onartu zuen.

2024ko otsailaren 16an, Obra-zuinketaren egiaztapen-akta sinatu zen, eta zuinketa hasteko baimena eman zen.

2024ko irailaren 5ean, Lizitazio Proiektuaren 1. Proiektu Aldatua idazteko eskaeran eguneraketa gehigarriak sartzeko eta obrekin jarraitzeko baimena onartu zen.

2024ko urriaren 24an, lizitazio-proiektuaren 1. proiektu aldatua idazteko eskaerari bigarren gehigarri bat gehitzeko eta obrekin jarraitzeko baimena onartu zen.

Proiektu honen helburua da obran zehar sortu diren eta kontratuaren oinarrizko proiektuan agertzen ez ziren soluzio teknikoetara jotzera behartu dituzten premia berriak zehaztea eta baloratzea, kontratak egikaritu ditzan.

Soluzio tekniko horiek berekin dakarte kontratuaren oinarrizko proiektuaren aurrekontuan jasotzen ez diren eta aurrekontu hori aldatzea dakarten obra-unitate berriak sartzea.

Proposatzen diren aldaketak interes publikokotzat jotzen dira, obrak behar bezala eta aurreikusitako epean amaitzeko.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren edukien arabera, aldaketa horiek 1. proiektu aldatua idaztea justifikatzen dute.

Era berean, obra osoaren kapituluak berrikusi dira, neurketak egungo egoerara egokituz, Legeak adierazten duen bezala (Estatuko Obrak Kontratatzeko Administrazio Klausula Orokorren Agiriaren 62. klausula, D3854/1970).

Jarraian, aldaketa horren idazketa justifikatzen duten aldaketak adierazten dira, kasu bakoitzean adierazitako artikulurako egokitzapena aipatuz:

Usansoloko kanoiaren trazadura berria.

Lineako tunelaren eta galerien hondeaketa lanak.

Lineako tunelaren eta galerien sekzioa eta euspena.

Puentelatorreko ahokadura.

Uren tratamendurako instalazioen berrikuspena eta dimentsionatzea.

Puentelatorreko ahokadurako sarbide berria.

  1. aldaketaren ondoriozko gauzatze materialaren aurrekontuaren gehikuntza zazpi milioi seiehun eta berrogeita hamaika mila bederatziehun eta berrogeita hamaika euro eta hirurogeita sei zentimokoa (7.651.951,66 euro) da.

    Kontrata bidezko egikaritze-aurrekontuaren gehikuntza bederatzi milioi hirurehun eta hogeita hamabost mila hirurehun eta laurogeita bat euro eta hiru zentimokoa (9.335.381,03 euro) da, gastu orokorren eta industria-mozkinen kontzeptuan aurreko aurrekontua % 22 handituta.

  1. aldaketaren arabera, obren egikaritze materialaren aurrekontua berrogeita hamabost milioi zazpiehun eta laurogeita hamaika mila hirurehun eta laurogeita bat euro eta berrogeita zortzi zentimokoa (55.791.381,48 euro) da.

  1. aldaketaren arabera, obren kontrata bidezko egikaritze-aurrekontua hirurogeita zortzi milioi eta hirurogeita bost mila laurehun eta laurogeita bost euro eta berrogeita bat zentimokoa (68.065.485,41 euro) da, gastu orokorren eta industria-mozkinen kontzeptuan aurreko aurrekontua % 22 handituta.

    Obrak egiteko berrogeita hamalau (54) hilabeteko epea aurreikusten da.

    Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber maila formalean berrikusi du proiektua eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

    Organo honek eskumena du Bilboko Metropoli-trenbide sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 11.2.b) artikuluak.

    Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau

Lehenengoa. «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. lineako obraren 1. proiektu aldatua. Tartea: Galdakao-Ospitalea» onartzea. Obren Kontrata bidezko Egikaritze aurrekontua hirurogeita zortzi milioi eta hirurogeita bost mila laurehun eta laurogeita bost euro eta berrogeita bat zentimokoa (68.065.485,41 euro) da, eta obrak egiteko epea berrogeita hamalau (54) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena. Eraikuntza proiektu hau onartzeak berarekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion Eraikuntza proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki hori organo honi edo Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 10a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.