Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusiarena, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko bi beka esleitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 4379
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/10/07
  • Argitaratze-data: 2025/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren bidez, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko beken programa sortu eta arautu zen. Tresna horren helburua da profesional gazteak erakartzea eta prestatzea, 2030 Agendaren esanahiaren hedapena hobetzeko eta Garapen Jasangarriaren Helburuek adierazten duten eraldaketarako gizarteratze-mekanismoak artikulatzeko.

Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusiaren 2025eko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko beken deialdia egin zen 2025-2026rako, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen duen martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz.

Hautaketa Batzordea, 34/2023 Dekretuaren 10. artikuluan arautua eta 2025-2026 eperako beken deialdiaren ebazpenaren 4. artikuluak izendatua, honako hauek osatzen dute:

Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendaria: Asier Aranbarri Urzelai, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria, batzordeburua dena.

Lehendakaritzako teknikaria: Jorge Berroci Samaniego, Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordekide-lanak egiten dituena.

Lehendakaritzako teknikaria: Carolina Aguirre Mastrangelo, Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkaria dena.

Hautaketa Batzordearen txostena ikusita, eta Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzak egindako proposamena kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko bi bekak esleitzea I. eranskinean zerrendatutako pertsonei.

Bigarrena. Beka gozatzen hasteko eguna 2025eko urriaren 20an ezartzea.

Hirugarrena. Ordezkoen zerrenda onartzea, uko egiterik edo bestelako gorabeherarik gertatuz gero, balorazio-irizpideak aplikatzearen ondoriozko lehentasun-ordenan, martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 11.2 artikuluan jasotzen den bezala (II. eranskina).

Laugarrena. Beka ukatzea III. eranskinean jasotako pertsonei.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Seigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a.

Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusia,

ION MUÑOA ERRASTI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.