Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldia eman eta jendaurrean jartzeko izapideak betetzen baitira seme-alabaren bat duten familientzako laguntzak arautzen dituen Dekretuaren proiektuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 4384
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/07
- Argitaratze-data: 2025/10/17
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak prestatu du Seme-alabaren bat duten familientzako laguntzak arautzen dituen Dekretuaren proiektua, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.
Lege horren xedapenak betez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak agindu bat eman zuen 2025eko urriaren 7an, dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko.
Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapideak beti egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.
Horretarako, Seme-alabaren bat duten familientzako laguntzak arautzen dituen Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzen da eta entzunaldia ematen zaio, 15 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutako guztiagatik, eta bat etorriz dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko urriaren 7ko Aginduan xedatutakoarekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 15.1.b) artikuluari dagokionez, honako hau
Lehenengoa. Entzunaldia eman eta jendaurrean jartzeko izapideak betetzea Seme-alabaren bat duten familientzako laguntzak arautzen dituen Dekretuaren proiektuan, hamabost (15) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, lehen solairua) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/
Hirugarrena. Alegazioak modu elektronikoan aurkez daitezke https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, eta aurrez aurre Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, lehen solairua), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere. Gainera Haur, Nerabe eta Familia zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.