Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urriaren 23koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2025eko urriaren 21eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5140
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/10/23
  • Argitaratze-data: 2025/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2020ko abenduaren 17an eman zuen Ebazpenaren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen; 2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2025eko urriaren 22an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko urriaren 21eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 23a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.