Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urriaren 21ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Euskal Trenbide Sareko Amorebieta-Bermeo adarrean dauden elementu geoteknikoan sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua» izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzen duena, eta titularrei dei egiten diena okupazioaren aurretiko aktak egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 4854
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/10/21
  • Argitaratze-data: 2025/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2025eko ekainaren 20ko Ebazpenaren bidez, «Euskal Trenbide Sareko Amorebieta Bermeo adarrean dauden elementu geoteknikoan sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua» onetsi zen. Ebazpena 2025eko uztailaren 10ean argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (130. zk.).

Zehazki, proiektuaren helburu nagusia da lineako dozenaka ezpondatan eta betegarri batean indartze-jarduketak definitzea eta diseinatzea, haien ezaugarrien, kontserbazio-egoeraren eta hautemandako arazoen arabera.

Kontuan hartutako elementu geotekniko bakoitzaren (10 ezponda eta betegarri 1) lehen urratsa izango da aurretik eskuragarri zegoen bakoitzaren informazioa aztertzea. Informazio-iturri nagusiak hauek izan dira:

1988an Prospección e Ingeniería enpresak egindako ikusizko ikuskapenak eta arriskuen analisia.

TYPSA enpresak 2020an eta 2022 eta 2024 artean egindako ezpondaren egoeraren ikusizko ikuskapenak eta azterketa.

Ezpondarik sentiberenen control zorrotzaren fitxak (TYPSA, 2021).

Amorebieta-Bermeo lineako 28+304 eta 28+329 kp-en artean dagoen ezponda egonkortzeko eraikuntza-proiektua (TYPSA, 2023).

Ikus daitekeen moduan, ikusizko ikuskapenen denbora-tartea oso luzea da. Hortaz, elementu geotekniko horien egoeraren bilakaera ebaluatu daiteke, ohiko arazoak hauteman daitezke, edo, are, egonkortze-neurriak hartu ahal izan dira denbora honetan guztian zehar.

Informazio hori guztia garrantzitsua da elementu bakoitzaren ezaugarri geoteknikoak ulertzeko eta, hortaz, euste- edo konpontze-elementurik egokienak zehazteko. Horregatik, informazio hori deskribatzea eta biltzea izan da eraikuntza-proiektua idazteko lehen urratsa.

Elementu geotekniko bakoitzaren aurreko dokumentuetatik ateratako informazioaren, testuinguru geologiko orokor eta zehatzaren eta eraikuntza-proiektu hau idazteko exprofeso egin diren bisitetan oinarrituta (beharrezko behaketak egin dira, eta neurriak hartu dira), konpontzeko edo eusteko jarduketa batzuk definitu dira, hormigoi proiektatuan, bulonatze sistematikoan, Kaliforniako drainetan, altzairuzko sareetan, tentsio-sare kableatuan eta jarduketa osagarrietan oinarrituta.

Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazio xehatua biltzen du (desjabetzeen eranskinean jaso dira lurzatien zerrenda eta planoak).

Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2025eko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez erabaki zen proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozedurari hasiera ematea eta desjabetzeen eranskinaren zerrenda jendaurrean jartzea. Interesdunei jakinarazi zitzaien, eta 2025eko irailaren 15eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta «El Correo» eta «Deia» egunkarietan argitaratu zen. Ondasun eta eskubideen zerrenda hori Amorebieta-Etxano, Busturia eta Bermeo udaletxeetako iragarki-tauletan ere jarri zen.

Izapide honetan ez da alegazio-idazkirik aurkeztu.

Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda egin da.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo trenbide-azpiegiturako beste elementu batzuk onesteak edo lehendik daudenak aldatzeak, lursail berriak erabiltzea eskatzen badu horietan identifikatutako eragindako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, onura publikoko edo gizarte-intereseko deklarazioa egingo da, eta okupatu beharreko eta presakoa dela deklaratuko da. Legezko adierazpen horrek nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako prozedurara jotzeko ahalmena ematen dio administrazioari, lurrak okupatuz edo ukitutako ondasunak eskuratuz, ondasun edo eskubide horiek deskribatzen dituzten atalak egin ondoren, titularrak identifikatuz eta baloraziorako beharrezkoak diren datuak jasoz, eta, aldez aurretik, okupazioaren aurreko gordailu gisa perituak zehaztutako zenbatekoa ordainduz edo kontsignatuz, eta, hala badagokio, okupatzeko presak eragindako kalteen zenbatekoa ordainduz edo kontsignatuz.

Ondorioz, egindakoa ikusita, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 20., 21. eta 5. artikuluetan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren 56. artikuluan eta horrekin bat datozen eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau,

Lehenengoa. «Euskal Trenbide Sareko Amorebieta Bermeo adarrean dauden elementu geoteknikoan sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta hura okupatu beharra deklaratzea, Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan adierazitako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan agertzen diren jabeei dei egitea, Amorebieta-Etxano, Busturia eta Bermeoko udaletxeetan pertsonatu eta gero, zerrenda horretan bertan adierazitako egun eta orduetan ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko, eta, hala badagokio, horiek formalki okupatzeko; hala ere, beharrezkoa izanez gero, aukera egongo da lursailetara bertaratzeko, interesdunek hala eskatuta.

Egintza horretara interesdunek berek joan beharko dute, edo haien izenean jarduteko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek; haien titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskritura publikoak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak edo informazio-oharrak, etab.), bai eta beren eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Egoki iritziz gero, beren perituekin eta notario batekin batera aurkeztu ahal izango dira, baina hori haiek ordainduko dute.

Era berean, eta nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdunek alegazioak aurkez ahal izango dituzte okupazioaren aurreko akta egiten den egunera arte, akatsik egonez gero horiek zuzentzeko. Herretarako, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara jo beharko dute idatziz (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraio sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa jartzeko idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Garraio sailburuordeari bidali behar zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi (2) hilabeteko epean. Hala ere, aldez aurreko errekerimendua egin ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 21a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

BUSTURIKO UDALERRIAN

(Ikus .PDF)

BERMEOKO UDALERRIAN

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik