Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urriaren 20koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2025eko urriaren 20ko Ebazpena, Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizial kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 4713
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/20
- Argitaratze-data: 2025/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa
Testu legala
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko uztailaren 30eko Ebazpenaren hamazazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizial kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; uztailaren 30eko EHAA, 165. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau
Lehenengoa. Jakitera ematea 2025eko urriaren 20an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko urriaren 20ko Ebazpena, Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizial kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 20a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.