Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urriaren 10ekoa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, 2025erako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeei laguntzak emateko batzordeko kidea izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4477
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/10
- Argitaratze-data: 2025/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional
Testu legala
eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez (ekainaren 6ko EHAA, 106. zenbakia), 2025erako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeei emateko laguntzak deitu ziren.
Laguntzen kudeaketari buruzko deialdiaren 6. oinarriaren arabera, eskariak aztertu eta ebaluatzeko kide anitzeko organo bat eratuko da, hautaketa-batzordea izenekoa. Organo horretan, Miren Saiz Alzugaray andrea eLankidetzako kooperazioko teknikaria izendatzen da batzordekide, eta, haren ordezko gisa, postua hutsik badago, langilea ez badago edo gaixo badago, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Leire Gutiérrez Díez andrea, hura ere eLankidetzako kooperazioko teknikaria.
Kontuan hartuta gerora gertatutako jazoeren ondorioz pertsona horiek ezin izan dutela aipatu hautaketa-batzordean parte hartu, pertsona horien ordezkoak izendatu behar dira.
Horren arabera, honako hau
Lehenengoa. Iker Del Río Lahidalga jauna eLankidetzako kooperazioko teknikaria izendatzea hautaketa-batzordeko kide.
Bigarrena. Ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera egongo da indarrean.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jendea jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako presidentziaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 10a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.