Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 7koa, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programaren 2025. urterako Hautaketa Batzordearen osaera argitara ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 797
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/07
  • Argitaratze-data: 2025/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, hautaketa-prozesua egiteko, Balorazio Batzorde bat sortuko da, ezarritako osaera eta ezaugarriekin. 22. artikuluan bertan, 4. apartatuan, ezartzen da Balorazio Batzordearen osaera argitara emango dela deialdiaren ebazpenean, edo, bestela, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2025eko deialdia 2024ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta, beraz, bidezkoa da Balorazio Batzorde horren osaera zehaztea eta argitaratzea.

Balorazio Batzordearen osaerari dagokionez, Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak uko egin dio aurten programan parte hartzeari, eta, beraz, ez du bere kide bakar batek ere batzordean parte hartuko.

Ondorioz, hau

Lehenengoa. «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2025. urterako Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzordearen osaera argitaratzea. Hona hemen bere osaera:

Josu Gerediaga Egurrola, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatua. Batzordeburua izango da, eta, kalitatezko botoarekin, gerta daitezkeen berdinketak ebatziko ditu.

Miren Saiz Alzugaray, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikaria, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak izendatua.

Andima Prieto de Miguel, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposatua eta Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatua.

Mónica Quintela Modia, Leyre Sainz Pińero, Tomas Aranberri Epelde, María José Martínez Ramírez, Elizabeth Zubizarreta Arruabarrena, Aurelien Christian Manga, Jorge Miguel Pozuelo Bonilla eta Tiggi Jallow, garapenerako lankidetza-programak gauzatzen ari diren gobernuz kanpoko erakundeek proposatutako ordezkariak eta Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatuta.

Iker Garagarza Berger, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria, idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatua.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 7a.

Gazteria eta Emantzipazio zuzendaria,

ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.