Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 27koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Europako Gaien Zuzendaritzako Kanpo-harremanetarako Teknikari Espezialista lanpostua (511291 kodea, 6 dotazioa) izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1189
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/27
  • Argitaratze-data: 2025/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo-harremanetarako Teknikari Espezialista lanpostu hau hutsik dagoenez 511291 kodea, 6 dotazioa Europako Gaien Zuzendaritzan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.9 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman duenez, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askeko sistema erabiliz hornitzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko administrazio orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).

    Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdian, egoera hauetan izan ezik:

    Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

    Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).

    Bigarrena. Eskabideak.

    Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira parte hartzeko eskabideak.

    EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina bidez eta Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik: Funtzio Publikoa Eusko Jaurlaritza Euskadi.eus

    Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidaliko dituzte eskabideak, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzara.

    Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.

    Honen eranskinean ezartzen dira lanpostu-zerrendan Kanpo-harremanetarako Teknikari Espezialista lanpostua (511291 kodea, 6 dotazioa) betetzeko eskatzen diren baldintzak.

    Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:

    1. Tituluak.

    2. Administrazio eta sektore publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.

    3. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

    4. Jasotako eta/edo emandako prestakuntza-ikastaroak.

    5. Hizkuntza-gaitasunak.

    6. Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen diren bestelako merezimendu eta gaitasun guztiak.

      Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, baldin eta EAEko administrazio orokorraren Langileen Erregistroan ez badaude.

      Izangaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio izangaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.

      Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.

      Laugarrena. Ebazpena.

      Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiaren ebazpen bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak esleipen-ebazpenean ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak deialdian eskatzen diren baldintzak eta zehaztapenak bete dituela, izendapena egiteko eskumena dagoela, eta lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko egokia dela. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza).

      Deialdia hutsik geratu dela deklaratu daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta gaitasun ez dituelako.

      Bosgarrena. Errekurtsoak.

      Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 27a.

      Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

      MIKEL IRIONDO BILBAO.

Deitutako lanpostua: Kanpo-harremanetarako Teknikari Espezialista.

Kodea: 511291.

Dotazioa: 6.

Kidegoa eta eskala: A01EU=Administrazioko Goi-mailako Kidegoa EGA101=Goi-mailako Administrazioko Esk.

Lanpostu-mailako osagarria: 28.

Berariazko osagarria: I-A.

Kokapena: Europako Gaien Zuzendaritza. Lehendakaritza.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.

Derrigortasun-data: 1999-10-31.

Lanpostu-zerrendako betekizunak edo berariazko ezagutzak:

Hizkuntza-eskakizuna: arestian aipatutakoa.

Unibertsitate edo administrazio publiko batek nazioarteko zuzenbidearekin eta kanpo-ekintzarekin lotutako gaietan egiaztatutako gutxienez 180 orduko graduondokoa.

Ingelesa edo frantsesa B1.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.