Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko otsailaren 18koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, hauteskunde-alorrean arbitroak izendatzeko ELA, LAB, CCOO eta UGT erakunde sindikalek sinatutako akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 991
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/18
- Argitaratze-data: 2025/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Lana eta enplegua
Testu legala
2024ko otsailaren 19an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariek akordio bat sinatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetan administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen eta enpresetako langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan planteatzen diren aurkaratzeak ebazteko arbitro gisa jardungo duten pertsonak izendatzeko.
2025eko urtarrilaren 24an, Gipuzkoako Lurralde Historikoan eginkizun horiek betetzeko izendatutako pertsonek izendapenari uko egiteko idatziak aurkeztu zituzten.
Ondorioz, 2025eko otsailaren 11n, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariek akordio berri bat sinatu zuten Gipuzkoako Lurralde Historikoan hauteskunde sindikaletako arbitro gisa aurrekoak ordezkatuko dituzten pertsonak izendatzeko.
Horretarako, arau hauetan aurreikusitako prozedura jarraitu da: Langileen Estatutuaren 76.3 artikulua eta Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen ordezkaritza-organoei, lan-baldintzen zehaztapenari eta partaidetzari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legearen 28.3 artikulua (indarrean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen bosgarren xedapen iragankorra aplikatuta); bai eta irailaren 9ko 1844/1994 EDk onartutako langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeen Erregelamenduaren 31. artikulua ere.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuak Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari esleitzen dizkio, lan-agintaritza gisa, Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzeko eginkizunak, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Horrenbestez,
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gipuzkoako Lurralde Historikoan hauteskunde-arloko aurkaratzeak ebazteko arbitro gisa jarduteko izendatu diren pertsonen zerrenda, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariek aho batez hartutako akordioarekin bat etorriz, ebazpen honen eranskinean adierazten den modura.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 18a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARIA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan hauteskunde sindikaletarako arbitro gisa izendatutako pertsonak:
Irati Aizpurua Alkezar.
José Manuel Aja Piñeiro.