Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko otsailaren 13koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onesten baita Bernabeitiko trenbide-pasagunea kentzeko obraren 1. proiektu aldatua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1038
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/13
- Argitaratze-data: 2025/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: ---
Testu legala
2021eko abenduaren 16an, ETSko Kontratazio Arloko Batzorde Delegatuak Ferrovial SAri adjudikatu zion Bernabeitiko trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntza-proiektuaren obra egiteko kontratua. Aurrekontua 1.975.479,88 eurokoa zen eta obra amaitzeko epea 12 hilabetekoa.
Kontratua 2022ko urtarrilaren 17an sinatu zen. 2022ko martxoaren 21ean zuinketaren akta negatiboa sinatu zen. 2023ko azaroaren 17an beste zuinketa akta bat sinatu zen. 2023ko abenduaren 28an aldi baterako etenaldi osoaren ebazpena eman zen. Azkenik, 2024ko ekainaren 26an beste zuinketa akta bat sinatu zen, eta amaiera data 2025eko ekainaren 26rako ezarri zen.
2024ko ekainaren 20an ETSko Kontratazio Arloko Batzorde Delegatuak erabaki zuen baimena ematea Bernabeitiko trenbide-pasagunea kentzeko kontratuaren 1. proiektu aldatuaren idazteko.
Obrak prestatzen ari zirela, ustekabeko zenbait egoera sortu dira, proiektua idazterakoan nekez espero zitezkeenak, eta ondorioz ez kontratuaren indarreko proiektuan ez oinarrizko proiektuan agertzen ez diren soluzio teknikoetara jo behar da. Soluzio tekniko horiek berekin dakarte kontratuaren aurrekontuan bilduta ez dauden obra-unitate berriak sartzea, eta ondorioz aurrekontua aldatu da.
Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezartzen denarekin bat etorriz, aldaketa horiek ukitzen dituzten obra-zatiak egin aurretik proiektu aldatua idatzi behar da.
Beharrezkoak diren aldaketetako bakar batek ere ez du eragiten hasieran kontratatutakoez gainerako prestazio osagarririk. Gainera, ez dute kontratuaren xedea zabaltzen eta ez dute eragiten adjudikatutako proiektuan ezarritakotik aparte edo hortik kanpo erabili edo aprobetxatu ahal den prestaziorik.
Aldaketaren zenbatekoa adjudikazio-aurrekontuaren % 15 baino gehiago denez gero, aldaketa funtsezkotzat jo daiteke Legearen 205.2.c) artikuluaren arabera.
Proposatzen diren aldaketak interes publikokotzat jotzen dira, obrak behar bezala eta aurreikusitako epealdiaren barruan amaitzeko.
Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezartzen denaren arabera, aldaketa horiek 1. proiektu aldatua idaztea justifikatzen dute.
proiektu aldatua idaztea justifikatzen duten arrazoiak, indarrean dagoen proiektuaren edo kontratuaren oinarrizko proiektuaren preskripzioei dagokienez, honako apartatu hauetan azaltzen dira:
Zubibidearen zimentazioaren aldaketa.
Taularen tipologiaren aldaketa.
Lur-hormaren aldaketa.
Lubeten zimentazioaren aldaketa.
Ezpondak drainatzeko sistemaren aldaketa.
Zubibideko sarbideen trazaduraren aldaketa.
Argiak.
Seinaleak.
Obrako etxolak.
aldaketaren arabera, obren gauzatze materialerako aurrekontua milioi bat bederatziehun eta berrogeita bi mila seiehun eta laurogeita hemeretzi euro eta laurogeita bat zentimokoa da (1.942.699,81 euro).
aldaketaren arabera, obrak kontrata bidez egiteko aurrekontua bi milioi hirurehun eta hirurogeita hamar mila eta laurogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamazazpi zentimokoa da (2.370.093,77 euro), aurreko aurrekontua baino % 22 gehiago, gastu orokorrak eta industria-mozkina, BEZ gabe.
Aldatutako proiektua eta aurreko proiektuan adjudikatutakoa erkaturik, obrak kontrata bidez egiteko aurrekontua gehitu da, hain zuzen ere hirurehun eta laurogeita hamalau mila seiehun eta hamahiru euro eta laurogeita bederatzi zentimo (394.613,89 euro), gastu orokorretan eta industria-mozkinean, eta hala obren gauzatze materialerako aurrekontua % 22 gehitu da.
Obrak egiteko hamabi (12) hilabeteko epea aurreikusten da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak ezarritako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez gauzatzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu. Halaber, proiektua maila formalean berrikusi dute eta berretsi dute bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean beharrezko dokumentuez ezarritakoa, baita eta indarreko araudian horien edukiaz, sinadurez eta alderdi formalez, beharrezko kalkulu-oinarriez eta hipotesiez ezarritakoa eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokiona ere.
Organo honek eskumena dauka euskal trenbide sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuak, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11.2.b) artikuluan.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hauxe
Lehenengoa. Bernabeitiko trenbide-pasagunea kentzeko obraren 1. proiektu aldatua onartzea. Obrak kontrata bidez gauzatzeko aurrekontua bi milioi hirurehun eta hirurogeita hamar mila eta laurogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamazazpi zentimokoa da (2.370.093,77 euro), BEZ gabe, eta obrak egiteko epea hamabi (12) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.
Bigarrena. Eraikuntza-proiektu hau onartzeak berekin dakar honako hauek adieraztea: obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla, okupazioa beharrezkoa dela, eta eraikuntza-proiektuaren eranskinean zerrendatuta dauden eraginpeko ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean. Beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari jakinarazpenaren edo argitalpenaren biharamunetik hilabete igaro baino lehen. Errekurtsoaren idazkia organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali ahal zaio.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen aurka EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi (2) hilabeteko epean. Nolanahi ere, aurretik errekerimendua egin ahal izango da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezartzen den moduan eta epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 13a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria.
(Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria).
Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordea,
MIGUEL ÁNGEL PÁEZ ESCAMENDI.