Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko martxoaren 6koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ingurumen-txosten estrategikoa egiten baita Donostiako (Gipuzkoa) Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia (Satrustegi hiribidea 11) aldatzeari buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1356
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/03/06
- Argitaratze-data: 2025/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2024ko abenduaren 3an, Donostiako Udalak eskabide bat egin zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari, Donostiako Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia (Satrustegi hiribidea 11) aldatzeari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa eman dezan eskatzeko. Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen aplikazio-esparruan egin da eskabidea, eta arau horrek arautzen ez dituen alderdietan, berriz, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen aplikazio-esparruan.
Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu zituen, hala nola Planaren zirriborroa eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 16. eta 29. artikuluetan xedatutako edukiarekin.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 75. artikulua aplikatuta, 2025eko urtarrilaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak kontsulta-izapidea egin zien ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei; jasotako erantzunen emaitzak espedientean bildu dira. Era berean, Donostiako Udalari prozedura hasi zela jakinarazi zitzaion.
Halaber, espedientean jasotako dokumentuak eskuragarri egon ziren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren webgunean, interesdun orok ingurumenaren arloan egokitzat jotzen zituen oharrak egin ahal izateko.
Legezko erantzun-epea amaitu, eta espedientean jasotako txostena aztertuta, egiaztatu da ingurumen-organoak baduela ingurumen-txosten estrategikoa egiteko behar beste judizio-elementu, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 75. artikuluari jarraikiz.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 60. artikuluari jarraikiz, ingurumen-ebaluazioko prozeduraren mende jarri behar dira, nahitaez, ingurumenean eragin nabarmena izan dezaketen plan, programa eta proiektuak, bai eta haien aldaketak eta berrikuspenak ere, horrela ingurumen-babes handia bermatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko.
Plana abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 72.2 artikuluan jasotako kasuen artean sartzen da; hor ezartzen da zer plan eta programak pasatu behar duen ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua, hauek zehazteko: ingurumen-eragin nabarmenik ez duela ingurumen-txosten estrategikoaren arabera edo ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin behar dela, ingurumenean eragin nabarmena izan dezakeelako.
Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 75. artikuluan arautzen da, aipatu legearen II.C eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz, bai eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikulutik 32. artikulura bitartekoetan ere, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz.
Planaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostena aztertu ostean, eta kontuan hartuta ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarrean dagoen araudian ezarritako alderdiak betetzen dituela, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak (huraxe baita organo eskuduna, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren arabera). Txosten honetan, planak ingurumenean eragin nabarmenak izan ditzakeen ala ez aztertzen da eta, beraz, ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura bete behar duen ala ez, edota, bestela, zer baldintza ezarri behar diren plana gauzatu eta ingurumena behar bezala babesteko.
Xedapen hauek hartu dira kontuan: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Donostiako Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia (Satrustegi hiribidea 11) aldatzeari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea, jarraian adierazten den moduan:
Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak. Segur aski eragina jasan duen eremuaren ezaugarriak. Aurreikusitako ingurumen-ondorioak.
Planaren xedea:
Donostiako Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia (Satrustegi hiribidea 11) aldatzea planaren helburu bakarra da helbide horretako eraikinaren hegoaldeko fatxada HOEBPBtik kanpo uztea eta dagokion fitxan fatxada hori berreraikitzeko baldintzak sartzea, HOEBPBaren 9. artikulua betez, Hirigintza Ondare Eraikiaren Katalogoa eguneratzea izenekoa. Era berean, txostena eskatu zaie Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan Kultura Ondarearen arloan eskumena duten sailei.
Donostiako Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia (Satrustegi hiribidea 11) aldatzea planaren lurralde-irismena helbide horretako higiezinaren hegoaldeko fatxadara mugatzen da; izan ere, xede ditu fatxada horretako baoak berrantolatzea eta ekialdeko fatxadako inpostari jarraipena ematea, zeinak hegoaldeko fatxadarantz jarraitzen baitu zati batean.
Eragindako eremuaren ezaugarriak:
Donostiako Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia (Satrustegi hiribidea 11) aldatzea planaren eremua 80960923 katastro-erreferentzia duen hiri-lurzati batean integratutako eraikin bat da, zeinak familia bakarreko bi etxe biki hartzen baititu.
Aldaketa egin nahi den eremuaren ezaugarriak direla eta, ez dago faunarik, florarik edo naturagune babesturik.
Ingurumen-arriskuak honetara mugatzen dira: eremua ES017-GIP-URU-02 UAHEaren barnean dago eta baldintza geotekniko oso txarrak ditu, uholde, istiltze, sostengu-ahalmen eta asentuei loturiko arazoengatik. Bestalde, ez du arrisku teknologiko nabarmenik.
Eremua BU.1.- Donostiako Badia unitatearen barruan dago, Paisaia Interes Bereziko Eremu batean, kontserbatzeko eta balioa emateko. Gainera, eraikina Ondarretako Lorategi Hirian dagoena Donostiako Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren (HOEBPB) barruan katalogatuta dago, D babes-mailarekin, hau da:
D maila. Maila honetan sartzen diren elementu eraikiek babesteko moduko balioak dituzte kanpoko irudi arkitektonikoan (jatorrizkoa edo gaur egungoa), kokatuta dauden hiri inguruneari lotuta, ordenantza orokorretan edo dagozkion ordenantza partikularretan xedatutako baldintzetan eta adierazitako irismenarekin. Horien artean dira eurei lotutako beste elementu mota batzuekin osatutako eraikuntzak. Gaur egungo osaera edo irudi orokorrarekin lotuta (jatorrizko osaerari dagokiona edo babesteko beharra duten geroagoko esku-hartzeen emaitzari dagokiona) eta ingurune horretan duen sinbologiarekin lotuta babestuko dira. Elementu osoak zein haien zati batzuk babestu ahal izango dira.
Ikuspegi akustikotik, eremua «Antigua» Babes Akustiko Bereziko Eremuan dago.
Ingurumenean aurreikusten diren eraginak:
Aipatu behar da ez dela ingurumen-ondorio nabarmenik aurreikusten eraikin horren atzeko fatxadako baoen osaera aldatzera mugatzen den jarduketaren ondorioz, Donostiako Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziari (HOEBPB) lotutako aurreko beste bi ebazpenekin bat etorriz.
Planaren ezaugarri teknikoak eta ingurumenekoak aztertu ondoren, eta abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 75.3 artikuluari jarraikiz, egindako kontsulten emaitza eta ebazpen honen A) apartatuan jasotako alderdiak kontuan hartuta, eta lege horren II.C eranskinean ezarritako irizpideen arabera, xedatzen da planak ez duela eragin adierazgarririk ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera.
Ebazpen honetan, honako babes- eta zuzenketa-neurri hauek ezartzen dira, Planak ingurumenean ondorio kaltegarri nabarmenik izan ez dezan eta Planari ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharrik egon ez dadin, betiere ezarritako babes- eta zuzenketa-neurriak txertatzen badira bertan.
Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, ingurumen-txosten estrategikoa formulatzen duen ebazpen honetan adierazitakoari jarraikiz, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, ingurumen-dokumentu estrategikoan eta eremuaren antolamendurako planetan jasotakoari jarraikiz.
Ez da uste planak eragin nabarmenik izango duenik ingurumenean, baina, hala ere, gomendatzen da kontuan hartzea Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren txostenean adierazitakoa, hau da, alternatiba ez hain inbaditzaileak aztertzea, jatorrizko fatxadaren diseinua ez kaltetzeko eta ondasunaren esanahi kulturalari eusteko. Horretarako, baliagarriak dira HOEBPBaren ordenantza orokorrak. Horietan, erreferente gisa ezartzen da jatorrizko diseinua, eta salbuespen gisa onartzen dira behar bezala justifikatutako baoen birdefinizio txikiak.
Bestalde, ez da beharrezkotzat jotzen ebazpen honetan ingurumen-dokumentu estrategikoan proposatutakoez gain beste neurri batzuk sartzea. Hala proiektua idazteko orduan nola proiektua gauzatzeko obren fasean gauzatu beharreko gomendioak eta jarduketak dira gehienbat neurri horiek.
Bigarrena. Zehaztea, ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoaren arabera, eta betiere sustatzaileak proposatutako babes- eta zuzenketa-neurriak hartzen badira, ez dela aurreikusten Donostiako Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia (Satrustegi hiribidea 11) aldatzeak ondorio kaltegarri nabarmenik izango duenik ingurumenean, eta, beraz, Planak ez duela ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik behar.
Hirugarrena. Ebazpen honen edukia Donostiako Udalari jakinaraztea
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Bosgarrena. Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 75.5 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-txosten estrategiko honek indarraldia galduko du, eta berezko dituen ondoreak sortzeari utziko dio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean, Donostiako Hirigintzako Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia (Satrustegi hiribidea 11) aldatzea onartuko ez balitz. Kasu horretan, berriro hasi beharko da planaren ingurumen-ebaluazioaren prozedura, ingurumen-organoari indarraldia luzatzeko eskatzen zaionean salbu. Kasu horretan, ingurumen-organoak ingurumen-txosten estrategikoaren beste indarraldi bat xedatuko du, hala badagokio, erregelamenduz ezarritako moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 6a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
Nicolas García-Borreguero Uribe.