Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2025. urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako (Sorgune) emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1202
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/03/05
  • Argitaratze-data: 2025/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2024ko abenduaren 9an argitaratu zen 238 zenbakidun EHAAan 2024ko azaroaren 19ko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025. urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten zuena (Sorgune).

  2. 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa onartzen duenaren 26.2 atalean ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari buruzko erabakiak, EHAAn argitaratu beharko dira.

    Horiek horrela,

Lehenengoa. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko azaroaren 19ko Aginduaren babesean, emandako dirulaguntzak (I eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 5a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)