Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 13koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2024-2025 ikasturterako emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1400
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/03/13
  • Argitaratze-data: 2025/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 1eko Aginduaren bitartez, ondoko deialdia finkatu zen: 3 urtetik beherako umeak artatzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2024-2025 ikasturterako dirulaguntzetarakoa, hain zuzen ere, laguntzak eskuratzeko baldintzak arautuaz eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuaz.

Aipatu aginduaren hamargarren oinarriarekin bat etorriz, Hezkuntza sailburuaren hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei ez zaienik banan-banan jakinaraziko.

Lehenengoa. Hezkuntza sailburuaren 2024ko urriaren 1eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 13a.

Hezkuntza Politiketako sailburuordea,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.