Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko maiatzaren 9koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2024ko azaroaren 14ko Ebazpenean ezarritako balorazio-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatu ziren (2024ko Lankidetza Programa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 92
- Hurrenkera-zk.: 2117
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/09
- Argitaratze-data: 2025/05/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2024ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez (2024ko abenduaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 240. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatu ziren (2024ko Lankidetza Programa).
Batzorde horren osaera aldatu egin behar da, duela gutxi Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako langileen zerrendan gertatu diren aldaketa jakin batzuetara egokitzeko.
Hori dela eta, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko irailaren 17ko Aginduaren bidez 2024ko ekitaldirako deitutako laguntzen balorazio-batzordearen osaera aldatzea. Agindu horren bidez, 2023-2027 NPBPEren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira 2024. urterako. Honela aldatuko da:
Honako hau izendatzen dugu: Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikari Marta Solaun Aguirrezabal andrea, Balorazio Batzordeko kide titularra, Iñaki Rekalde Larizgoitia jaunaren ordez.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 9a.
Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: EBAZPENA, 2024ko azaroaren 14koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan, lankidetzaren bidez, berrikuntzarako laguntzak baloratzeko Batzordeko kideak (Lankidetza 2024 Programa).
- Ikus: AGINDUA, 2024ko irailaren 17koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko 2024rako laguntzen deialdiaren oinarriak, NPEPE 2023-2027ren esparruan.