Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko maiatzaren 26koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2025eko laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdiaren emaitzak argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 104
- Hurrenkera-zk.: 2458
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/26
- Argitaratze-data: 2025/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
2024ko abenduaren 30ean, ebazpen hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (252 zk): Ebazpena, 2024ko abenduaren 13koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.
2025eko urtarrilaren 31n bukatu zen eskabideak aurkezteko epea; guztira, 1 eskabide aurkeztu ziren.
Eskabideak aztertuta, 2025-08-04an behin-behineko ebazpen-proposamen bat egin zen, jakinarazi zen, eta epe bat ireki zen alegazioak aurkezteko.
Aurkeztutako alegazioak aztertu eta erantzun ondoren (2015-05-13an komunikatu zen), behin betiko ebazpena argitaratzen da, diruz lagundutako jardueraren publikotasun-printzipioa betetzeko, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluarekin.
Lehenengoa. Laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 13ko Ebazpenaren 21.1 artikuluak dioenez, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuak emandako eskumenekin bat etorriz, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango edo ukatuko ditu eskatutako dirulaguntzak.
Bigarrena. Horrenbestez, emandako behin-behineko ebazpena ikusita eta aurkeztutako alegazioak aztertuta, Balioespen Batzordeak proposatuta, hau
Lehenengoa. Ebazpen honetako eranskinean baztertu gisa azaltzen diren eskabideak ukatzea.
Bigarrena. Ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, hortaz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan. Bi kasuetan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean hasiko da epea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Barakaldo, 2025eko maiatzaren 26a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
LOURDES ISCAR REINA.
(Ikus .PDF)
(1). Ez du lortu gutxieneko puntuazioa, ebazpen honen 17. artikuluan eskatzen dena: Ebazpena, 2024 abenduaren 13koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.