Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 20koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2307
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/05/20
  • Argitaratze-data: 2025/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen dekretu-proiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak, 2024ko irailaren 23an, agindu bat eman zuen, dekretu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie, eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta bat etorriz dekretu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera ematen dion Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko irailaren 23ko Aginduan xedatutakoarekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 16.1.b) artikuluari dagokionez, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen dekretu-proiektua hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoa bete dadin, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Haur, Nerabe eta Familien Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, lehen solairua) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena. Alegazioak elektronikoki aurkez daitezke https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, eta aurrez aurre, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Haur, Nerabe eta Familien Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1 Lakua I eraikina, lehen solairua), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere, eta Haur, Nerabe eta Familien zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 20a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik