Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitara ematen baita langile landunei lehentasunez zuzendutako 2024-2025 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunen zerrenda. Deialdia, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2300
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/05/15
  • Argitaratze-data: 2025/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2024-2025 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntza-deialdiak 7.11 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren pertsona edo erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2024ko ekainaren 18an egindako bilkuran.

Hori guztia dela eta, honako hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2024-2025 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko 2024ko dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, pertsona edo erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Bigarrena. Berariaz jasotzea finantzaketan parte hartuko dutela, batetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta, bestetik, Europako Gizarte Funtsak, Euskadiko 2021-2027 EGF programa operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)