Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko maiatzaren 14koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita Asociación Empresarial Asociación Vasca de Empresas Químicas - Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkartea izeneko Enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa gordailutu dela, gordailuaren kode berria esleitzen baitzaio, eta horren berri ematen baita (Gordailuaren kodea: 76/0/00148).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 163
- Hurrenkera-zk.: 3689
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/14
- Argitaratze-data: 2025/08/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Ekonomia; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Erakunde Sindikalen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkartearen (aurretik Bizkaiko Enpresa Kimikoen Elkartea deitzen zenaren) estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioaren gordailua dela-eta. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
Lehenengoa. 2025eko apirilaren 23an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuen 1. eta 4. artikuluak aldatzeari dagokion dokumentazioa gordailutzeko eskatu da.
Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Hirugarrena. Egindako estatutuen aldaketa oinarri hartuta, horren jarduketa-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta eremu funtzionala estatutuetan ezarritakoa izango da.
Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:
Lehenengoa. Sindikatu- eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi esleitu zaio azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.m) artikuluan Dekretu horrek Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du.
Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa xedapen hauetan dago jasota: apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan.
Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea aldaketaren aktari eta Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkartearen estatutuei dagokien dokumentazioa eta egitate horren publizitatea egitea.
Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, honako hau
Lehenengoa. Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkartea izeneko enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa eta erakundearen estatutuak gordailutzeko agintzea, eta gordailuaren kode hau esleitzea: 76/0/00148.
Bigarrena. Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.
Hirugarrena. Ebazpen honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena. Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.