Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko irailaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko dirulaguntzak ematen baitira 2025. urtean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 180
- Hurrenkera-zk.: 3973
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/09/09
- Argitaratze-data: 2025/09/23
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez (ekainaren 2ko EHAA, 102. zk.), itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2025eko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen.
2025eko irailaren 8an, Kultura Ondarearen zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, aipatutako aginduan ezarritako balorazio-irizpideak, eta jasotako eskabideak baloratzeko eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia kontuan hartuta.
Aurrekoa kontuan hartuta,
Lehenengoa. Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei, han zehazten diren zenbatekoen arabera.
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean jasotako proiektuei dirulaguntza uko egin zaiela ulertuko da, han zehazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.
Laugarrena. Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2025eko abenduaren 31n bukatuko da, dirulaguntza hauek arautzen dituen aginduaren 6. artikuluarekin bat etorriz.
Bosgarrena. Aginduaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak.
Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa egiteko, aginduaren 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Betiere, diruz lagundutako proiektuak justifikatzeko epea 2026ko urtarrilaren 9an bukatuko da.
Seigarrena. Gastua justifikatu ondoren ordainduko dira agindu arautzailearen kontura emandako dirulaguntzak, dirulaguntzaren indarraldiaren bukaeran eta, betiere, eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.
Zazpigarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Zortzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 9a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: EBAZPENA, 2025eko irailaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, 2025ean ontzi eta itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko dirulaguntzak ematen dituen Kulturako sailburuordearen 2025eko irailaren 9ko Ebazpena zuzentzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2025eko maiatzaren 21ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, ontzi eta itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2025eko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena.