Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko irailaren 8koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena. Horren bidez, ontzat ematen da Ventaja Solar 8, SL enpresak atzera egiteko aurkeztutako eskaera, Vitoria-Gasteiz (Araba) udalerrian «Fragaria Solar» izeneko planta fotovoltaikoaren proiektua gauzatzeko baimen-eskarian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 177
  • Hurrenkera-zk.: 3909
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/09/08
  • Argitaratze-data: 2025/09/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente-zenbakia: 01GEY 202400046.

2024ko apirilaren 19an, Ventaja Solar 8 SL enpresak aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen Vitoria-Gasteiz (Araba) udalerrian «Fragaria Solar» izeneko planta fotovoltaikoaren proiektua gauzatzeko.

2025eko ekainaren 25ean, Ventaja Solar 8, SL enpresak administrazio-baimenaren eskaerari uko egiteko eskatu zuen, eragindako administrazio publikoei egindako kontsulten izapidean bildutako txostenetatik ondorioztatzen baita ezinezkoa dela proiektua planteatuta dagoen bezala garatzea.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau izapidetzerakoan, Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak ezarritako xedapenak bete dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluaren arabera, interesdunek atzera egin ahal izango dute beren eskaeran, edo, ordenamendu juridikoak debekatzen ez duenean, uko egin ahal izango diete beren eskubideei. Era berean, adierazten du Administrazioak erabat onartuko duela atzera egitea edo uko egitea, eta amaitutzat emango duela prozedura, salbu eta, prozeduran hirugarren interesdun batzuk pertsonatu ondoren, horiek prozedura jarraitzeko eskatzen badute, atzera egitea edo uko egitea jakinarazi eta hamar eguneko epean.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarriak diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariak honako hau

Lehenengoa. Vitoria-Gasteiz (Araba) udalerrian «Fragaria Solar» proiektua baimentzeko eskarian Ventaja Solar 8, SL enpresak aurkeztutako atzera egiteko eskaera onartzea.

Bigarrena. Dagokion espedientea artxibatzea agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazio zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 8a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik