Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko irailaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitzaizkie EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzen eta kontrolatzen diharduten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 192
- Hurrenkera-zk.: 4264
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/09/30
- Argitaratze-data: 2025/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Osasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 13ko Aginduaren bidez, dirulaguntzak iragartzen dira EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzen eta kontrolatzen diharduten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateentzat. Agindu horrek 13. artikuluak dioenez, Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira dirulaguntzak, horretarako eratutako balorazio-batzordeak proposatuta.
Batzordea bildu ondoren, eta hark egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau
Laguntzak ematea eranskinean zerrendatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei. Eranskin horretan adierazten da zein diren elkarteen identitatea, balorazio-prozesuan lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 30a.
Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
GONZALO TAMAYO MEDEL.
(Ikus .PDF)