Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko irailaren 10ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Blue Reef Algae SL enpresak mikroalgak eta makroalgak hazteko aurkeztu duen proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 180
  • Hurrenkera-zk.: 3982
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/09/10
  • Argitaratze-data: 2025/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan Donostiako (Gipuzkoa) udalerriko Agiti kalan (Igeldo) mikroalgak eta makroalgak hazteko proiektua abian jartzeko espedientea izapidetzen ari da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 83. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 36. artikuluan ezartzen duenari jarraikiz, hauxe

Lehenengoa. Ondoren adieraziko den espedientea jendaurrean jartzea 30 egunez, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Espedientea: Mikroalgak eta makroalgak hazteko proiektua. Tokia: Agitiko (Igeldo, Donostia-San Sebastián) arrain-haztegi zaharra, hain zuzen ere Mendizorrotz mendiaren iparreko aldean, Agiti kalaren ondoan, dagoen 21,424 m2-ko lurzatian.

Proiektuak jarduera sailkaturako lizentzia behar du.

Proiektua baimentzeko eskumena daukan organoa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza da.

Bigarrena. Pertsona fisiko zein juridiko guztiek aztertu ahal izango dute espedientea, eta alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Espedientea denen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 Lakua eraikina, 1, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz). Gainera, esteka honetan ere eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/informazio_publikoa/agiti-kalan-itsas-mikroalgak-eta-makroalgak-hazteko-jarduera-lizentzia-lortzeko-proiektua/web01-tramite/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 10a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

IXONE SOROA GUENAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik