Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko ekainaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2025-2027 aldirako dirulaguntzetarako deialdiko Balorazio Batzordeko kideen izendapena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 141
- Hurrenkera-zk.: 3294
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/20
- Argitaratze-data: 2025/07/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Aztertu da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 11ko Agindua, 2025-2027 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzetarako deialdia arautzen eta egiten duena.
Agindu horren 14. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:
Batzordeburua:
Urkiri Salaberria Gracia, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.
Batzordekideak:
Abdona Gil Abad, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.
Ainara García Arza, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroko arkitektoa.
Armando Llamosas Rubio, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroko teknikaria.
Bigarrena. Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Arantza De la Quintana Ibáñez, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 20a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.