Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen baita «Euskal Trenbide Sareko Amorebieta-Bermeo adarrean dauden elementu geoteknikoak sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3084
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/06/20
  • Argitaratze-data: 2025/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zornotza eta Bermeo arteko trenbidearen zatirik handiena -Sukarrietara artekoa- XIX. mendearen amaieran eraiki zen, eta 1955ean amaitu ziren lanak Bermeon. 28,772 kilometroko trazadura du, Hego-Ipar orientazioa du, eta lur-erauzketak, tunelak eta biaduktuak ditu.

Horregatik, denbora igaro ahala, beharrezkoa izan da zimendatze-, euste- edo hobetze-jarduerak egitea, trenen zirkulazio egokia bermatzeko. Testuinguru horretan idatzi da dokumentu hau, proiektu honen barruan: «Euskal Trenbide Sareko Zornotza-Bermeo adarrean dauden elementu geoteknikoak sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua».

Zehazki, proiektuaren helburu nagusia da lineako dozenaka ezpondatan eta betegarri batean indartze-jarduketak definitzea eta diseinatzea, haien ezaugarrien, kontserbazio-egoeraren eta hautemandako arazoen arabera.

Kontuan hartutako elementu geotekniko bakoitzaren (10 ezponda eta betegarri 1) lehen urratsa izango da aurretik bakoitzaren gainean eskuragarri zegoen informazioa aztertzea. Informazio-iturri nagusiak hauek izan dira:

1988an Prospección e Ingeniería enpresak egindako ikusizko ikuskapenak eta arriskuen analisia.

TYPSA enpresak 2020an eta 2022 eta 2024 artean ezpondaren egoeraren gainean egindako ikusizko ikuskapenak eta azterketa.

Ezpondarik sentiberenen kontrol zorrotzaren fitxak (TYPSA, 2021).

Zornotza-Bermeo lineako 28+304 eta 28+329 KPen artean dagoen ezponda egonkortzeko eraikuntza-proiektua (TYPSA, 2023).

Ikus daitekeen moduan, ikusizko ikuskapenen denbora-tartea oso luzea da. Hortaz, elementu geotekniko horien egoeraren bilakaera ebaluatu daiteke, ohiko arazoak hauteman daitezke edo, are, egonkortze-neurriak hartu ahal izan dira denbora guzti honetan zehar.

Informazio hori guztia garrantzitsua da elementu bakoitzaren ezaugarri geoteknikoak ulertzeko eta, hortaz, euste- edo konpontze-elementurik egokienak zehazteko. Horregatik, informazio hori deskribatzea eta biltzea izan da lehen urratsa eraikuntza-proiektua idazteko.

Elementu geotekniko bakoitzaren aurreko dokumentuetatik ateratako informazioan, testuinguru geologiko orokor eta zehatzean eta eraikuntza-proiektu hau idazteko exprofeso egin diren bisitetan oinarrituta (beharrezko behaketak egin dira, eta neurriak hartu dira), konpontzeko eta/edo eusteko-jarduketa batzuk definitu dira, honako hauek abiapuntu hartuta: hormigoi proiektatua, bultzadura sistematikoa, drain kalifornianoak, altzairuzko sareak, tentsio-sare kableatua eta jarduketa osagarriak.

Proiektua egikaritzeko aurrekontua bi milioi hamasei mila hirurehun eta laurogeita sei euro eta hogeita bi zentimokoa da (2.016.386,22). Lizitazio oinarriaren aurrekontuaren zenbatekoa bi milioi bederatziehun eta hiru mila hirurehun eta laurogeita hamalau euro eta berrogeita hamabi zentimokoa da (2.903.394,52), BEZa barne; eta administrazioak horren berri izateko aurrekontua: bi milioi laurehun eta zazpi mila bederatziehun eta berrogeita hamar euro eta berrogeita bost zentimokoa da (2.407.950,45), BEZa kanpo.

Obrak egiteko hamalau (14) hilabeteko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean berrikusi du proiektua, eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari lotuta.

Organo honek eskumena du euskal trenbide-sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuak 11.2.b) artikuluan.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau

Lehenengoa. «Euskal Trenbide Sareko Amorebieta-Bermeo adarrean dauden elementu geoteknikoak sendotzeko eta birgaitzeko eraikuntza-proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, bi milioi bederatziehun eta hiru mila hirurehun eta laurogeita hamalau euro eta berrogeita hamabi zentimokoa da (2.903.394,52), eta obrak egiteko epea hamalau (14) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena. Eraikuntza-proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza-proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 20a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik