Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko ekainaren 13koa, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Aiara eta Amurrion «3,614 MWp-ko FV Igebelar Solar Proiektu Tekniko-Administratiboa» eta «Sekzionamendu-zentro berria, «Igebelar Solar» izenekoa eta 2471491 zenbakikoa, Amurrioko udalerrian» proiektuei dagokien instalaziorako aurretiko administrazio-baimena ematen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3517
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/13
- Argitaratze-data: 2025/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Espediente-zenbakia: 01GEY 202300046.
2023ko azaroaren 27n, Ventaja Solar 8 SL enpresak eskatu zuen aurretiko administrazio-baimena Aiara eta Amurrion «3,614 MWp-ko FV Igebelar Solar proiektu tekniko-administratiboa» eta «Sekzionamendu-zentro berria, «Igebelar Solar» izenekoa eta 2471491 zenbakikoa, Amurrion» proiektuei dagokien instalaziorako. 2023ko abenduaren 18an, proiektuaren ingurumen-agiria aurkeztu zen, ingurumen-ebaluazio sinplifikatua egin baitzitzaion.
Proiektuaren xede den instalazioak sarbide- eta konexio-baimena du, I-DE Redes Eléctricos Inteligentes SAU enpresa banatzaileak emana 2023ko ekainaren 29an.
2024ko uztailaren 1ean, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera osatu zen Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan.
2025eko otsailaren 11n EHAAn argitaratu zen Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpena, honako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena eginez: «Ventaja Solar 8 SL enpresak sustatutako 3,614 MWp-ko FV Igebelar Solar proiektu tekniko-administratiboa». Txostenean aipatzen da ez dela aurreikusten proiektua gauzatzeak ondorio kaltegarri adierazgarririk izango duenik ingurumenean txosten berean proposatutako neurriak gehitzen badira. Beraz, ez da beharrezkotzat jotzen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea.
Ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren prozeduraren ondoren, informazio publiko sektorialaren izapidea hasten da, Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitakoa, dagozkion iragarkiak argitaratuz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2025eko otsailaren 25eko EHAA, 38. zk.) eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (2025eko martxoaren 7ko ALHAO, 27. zk.). Aldi berean, 48/2020 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako kontsultak egiten dira.
Eragindako administrazio publikoak eta kontsultatutako pertsona interesdunak honako hauek izan ziren:
Aiarako Udala.
Amurrioko Udala.
Telefónica de España SAU.
DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
Administrazio eta pertsona interesdun hauen txostenak edo alegazioak jaso ziren. Laburbilduz, honako hau jakinarazi zuten:
Aiarako Udala:
Aurkeztutako proiektuaren aurka dagoela adierazi du, hirigintza-bateraezintasunagatik.
Amurrioko Udala:
Ez du proiektuaren aurka egin, eta hirigintza-baimena lortzeko egin beharreko izapideen berri eman du.
Telefónica:
Ez du proiektuaren aurka egin.
Txostenak sustatzaileari bidali zitzaizkion, azter zitzan, eta hark txosten horiei erantzun zien, guztiekin ados zegoela adieraziz.
Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Espediente hau izapidetzerakoan, Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak ezarritako xedapenak bete dira, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin bat etorriz.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariak hau
Ventaja Solar 8 SLri aurretiko administrazio-baimena ematea Amurrioko udalerrian «3,614 MWp-ko FV Igebelar Solar proiektu tekniko-administratiboa» eta «Sekzionamendu-zentro berria, «Igebelar Solar» izenekoa eta 2471491 zenbakikoa, Amurrion» proiektuei dagokien instalaziorako, ezaugarri hauekin:
3,2 MW-ko potentzia nominala duen planta fotovoltaikoa, Amurrioko 14. poligonoko 302, 394, 395, 396, 398 eta 90139 zenbakietako partzelatan kokatua, honako ezaugarriak dituena:
692 modulu fotovoltaiko, 540 Wp-koak.
16 inbertsore, 200 kW-koak.
0,8/13,2 kV-ko 2 transformazio-zentro, bat 2.000 kVA-koa eta bestea 1.600 kVA-koa, transformadorea eta ETko gelaxkak dituztenak, gainazaleko eraikin aurrefabrikatuan.
CT1 eta CT2 transformazio-zentroak lotzeko lurpeko linea, 13,2 kV-koa, 133 m-ko luzerakoa.
13,2 kV-ko lurpeko linea, CT1 transformazio-zentrotik sekzionamendu-zentroraino, 484 m-ko luzerakoa.
Sekzionamendu-zentroa, ETko gelaxken bidez, gainazaleko eraikin aurrefabrikatuan.
Sarerako konexioa banaketa-sarearen linea honetan egingo da: 13,2 kV-ko 5. linea - Amurrio-Ayala Menagarai CTO-5, Amurrio TEAkoa (13,2 kV), sekzionamendu-zentrotik (proiektu honetan sartuta ez dagoena).
Ebazpen hau ematen da ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:
Eraikitzeko administrazio baimena lortzeko, proiektua aurkeztutako aurretiazko proiektuaren arabera aurkeztu beharko da, eskatzen eta baimentzen diren aldaketekin batera, eta aldez aurreko administrazio-baimena izapidetu zenean emandako baldintza teknikoak jaso beharko ditu.
Proiektuan ezarritako neurriez gain, 2025eko otsailaren 11n Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako proiektuaren ingurumen-txostenean adierazitako neurri babesle eta zuzentzaileak ere hartu beharko dira. Neurri horiek obra kontratatzeko baldintza-agirietan sartu beharko dira, eta horiek betetzea bermatuko duen aurrekontua izan beharko dute.
Zehazki, Amurrioko 302 zenbakiko partzelaren 14. poligonoa 2. esparrua hesitik kanpo geratu beharko da, eta hesiak gutxienez 5 metroko atzeraemangunea izan beharko du mendebaldeko eta hegoaldeko perimetro osoan.
Proiektutik kendu beharko da Aiarako 4. poligonoko 597 zenbakiko partzela, Aiarako Udalak aurkeztutako txostenaren arabera, sustatzaileak txosten horrekin ados zegoela adierazi zuelako.
Eraikitzeko administrazio-baimena eskatzeko epea 15 hilabetekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ez bada eraikitzeko administrazio-baimena eskatu, ebazpen hau iraungitzat jo ahal izango da.
Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazioko zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.
Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.